Lau dominarekin itzuli da Mikel Garcia Polonian jokatu den Europako atletismo egokituko txapelketatik, urrezko hiru eta zilarrezko bat. Europako azkarrena izan da 400, 800 eta 1.500 metroetan eta pisu jaurtiketan bigarren geratu da. 2019ko urrian Australian ospatutako Munduko Atletismo Egokituko Txapelketan beste hiru urrezko domina irabazi zituen ‘iralako balak’, 400, 800 eta 1.500 metroetan. Down sindromea Joko Paralinpikoetako maila gisa onartzea du amets Mikel Garciak, gaur gaurkoz adimen-desgaitasunean kategoria bakarra baitago.