Libre argazki laranja aterako dute Santutxun

Uztailaren 9an Libre dinamika berpiztu zuten Santutxun epaiketa politikoak gaitzetsi eta eskubide zibil eta politikoen defentsan. Gaur arratsaldea, auzoko jaien baitan, Libre argazki egingo dute. Parte hartzaileei laranja koloreko arropekin joateko deia luzatu diete.

1/2012 sumarioan auzipetu dituzten Xabat Moran eta Ikoitz Arrese gazteen kontrako epaiketaren ondorioz, Libre dinamika berpiztu dute Santutxun. Uztailaren 9an lehenego asanblada informatiboa egin zuten eta gaur, dinamikaren bigarren ekintza egingo da; argazki erraldoia. Hitzordua Playback lehiaketaren ostean izango da, 20:30ak aldera, Basarraten, eta kamiseta laranjekin agertzea eskatu dute. Era berean, auzoko jaietan, Basarraten, Libre materiala salgai egongo da.

2010eko urriaren 22an, Ikoitz Arrese eta Xabat Moran Euskal Herriko beste 26 gazterekin batera atxilotuak, inkomunikatuak, "torturatuak" eta kartzelaratuak izan ziren. Urte eta erdi Madrilgo espetxeetan egon ondoren, baldintzapean aske utzi zituzten, epaiketaren zain. Orain, seina urteko kartzela zigorrari aurre egin beharko diete eurek eta beste 26 gazte independentistek.Epaiketa irailean hasiko da.

 

[2014/07/09] Libre dinamika abiarazteko asanblada egingo dute gaur Santutxun

[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun