Krml bizirik plataformako kideek aipatu dutenez, azaroaren 14koa ikastola zaharreko "ateak zabaltzeko" ekimena izan zen, "suziria baino ez". "Laster" itzuliko zirela iragarri zuten, eta horrela izango da. Izan ere, bihar, hilak 21, 'lan eguna' deitu dute "jolastokia atontzeko, aldagelak txukuntzeko, saskibaloiko saskiak eta futboleko ateak berritzeko, frontoiko itokinak konpontzeko, garbitzeko eta tarte atsegin bat pasatzeko".
Bi txanda izango dira. Goizekoa 11:00etan hasiko da lanean eta arratsaldekoa 16:00etan.
Etenik gabe aurrera, lantaldetan banatuta
'Krml bizirik' proiektuak ez du etenik. Patioa eta aldagelak erabiltzeko irizpide batzuk zehaztu ditu lantaldeak. "Askoz jota 21:00ak arte erabili ahalko dira eta, patioa eta aldagelak erabili ostean, garbi utzi beharko dira".
Gainera, patioa erabiltzeko erreserba egin beharko da. Patioaren mantenimendurako lantaldea sortu dute.
Beste zeregin batzuetarako ere taldeak sortu dituzte, besteak beste, proiektuarentzako "kudeaketa-eredua proposatzeko" edota komunikaziorako.
Norbaitek lantalderen batean parte hartu nahi badu krml.bizirik@gmail.com helbidera idatz dezake eta lantalderen batera bideratuko dute.
[2015-11-16] Bi urte hutsik daraman Karmelo Ikastola zaharrari bizia eman diote
[2015-11-13] Espazio autokudeatu eta proiektu hezitzaileetatik ikasiz
[2015-11-05] "Bihozkada bat dugu...auzoa(k) bizirik!"
krml.bizirik@gmail.com