Bi urte hutsik zeraman ikastetxea berreskuratzeari ekin dio Santutxu aldeko auzotar talde batek aisia eta sormenerako inguruan duten "espazio faltari aurre egiteko".
Krml bizirik plataformako kideek aipatu dutenez, azaroaren 14koa ikastola zaharreko "ateak zabaltzeko" ekimena izan zen, "suziria baino ez". "Laster" itzuliko zirela iragarri zuten, eta horrela izan da. Izan ere, larunbatean, hilak 21, 'lan eguna' deitu zuten "jolastokia atontzeko, aldagelak txukuntzeko, saskibaloiko saskiak eta futboleko ateak berritzeko, frontoiko itokinak konpontzeko, garbitzeko eta tarte atsegin bat pasatzeko".
[2015-11-20] Karmelo Ikastola zaharrean 'lan eguna' izango da bihar
[2015-11-16] Bi urte hutsik daraman Karmelo Ikastola zaharrari bizia eman diote
[2015-11-13] Espazio autokudeatu eta proiektu hezitzaileetatik ikasiz
[2015-11-05] "Bihozkada bat dugu...auzoa(k) bizirik!"
krml.bizirik@gmail.com