Ibilbide gidatuak, Kike Amonarriz eta Kuadrillen Eguna

uriola.eus 2016ko mar. 16a, 07:00

Santutxu-Txurdinagako Euskararen Asteak 15 urte bete ditu aurten. Larunbatera arte hainbat ekimenekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 

Darabilbo egitasmoaren baitan, Koldo Urrutikoetxeak, Hektor Ortegak eta Alberto Ugartek Zabalbide kalean zehar auzoko historia zaharrak izango dituzte hizpide. Antzinako Santutxuren berri emango duten ibilbide gidatuak izango dira. Solokoetxen hasita. Gaur, hilak 16, 19:00etan eta bihar, hilak 17, 10:00etan.

Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristaren bisita ere izango da Euskararen Astean. Martxoaren 17an Amonarrizek Santutxuko udaltegian (Remigio Gandasegi 6) 19:00etan eskainiko duen hitzaldian 'Euskararen ajeak eta etorkizuneko erronkak' izango ditu mintzagai. 

Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea ondo bukatzeko, martxoaren 19an, larunbata, Kuadrillen Eguna ospatuko dute auzotar gazteenek.

 

 

[2016-03-14] Zapitik zapira euskarari tira egiteraino

[2016-03-14] 50 urte euskara partekatzen

[2016-03-10] “AEK-k mundu osoko joera didaktiko eta metodologikoak erakarri ditu euskarara”

[2016-03-07] Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astea 2016