Sergio Mijangos eta Naiara Pikaza 2017ko Sei Izar Kroseko bizkorrenak

bertonaldizkaria 2017ko urt. 9a, 09:20
Argazkiak: Santutxuko Familia Elkartea

Mila korrikalari inguru batu ditu Santutxuko XXXIX. Sei Izar Krosak. Errege Egunean, egun hotz eta argitsuan, Iturriaga kaleko helmugan irabazle ugari izan dira. Besteak beste, Sergio Mijangos eta Naiara Pikaza izan dira bizkorrenak. 

Adin askotako partaideak erakarri ohi ditu Santutxuko Familia Elkarteak Errege Egunean antolatu ohi duen krosak. Txiki zein handi. Eta aurten ez da salbuespena izan. 1.700 metroko ibilbidea osatu dute txikiek (14 urtera artekoek) eta 7,5 kilometroko ibilbide aldapatsua helduek (14 urtetik gorakoek). Guztira, adin eta kategoria guztietako partaideak kontutan hartuta, 1.000 korrikalari inguru izan dira Santutxuko kros herrikoian. Iazko markara hurbildu da 2017ko partaidetza, eta hori dela eta pozik agertu dira Familia Elkarteko kideak. 

"Fortunato Vencedorren partaidetza azpimarratu nahi dugu", zioen antolatzaileetako batek. Korrikalari beteranoak, 87 urte ditu, ez du hutsik egin Santutxuko urteroko hitzordura. Helmugan, txalo artean egin diote auzotarrek harrera. 

Sei Izar Krosa doakoa den kros bakarrenetakoa da Bizkaian. Lasterketaren amaieran, partaideei opari bana banatu zieten Santutxuko Familia Elkarteko kideek. Guztira, 100 laguneko lantaldea aritu zen kroseko prestaketa lanetan. Auzolanaren eredu da Sei Izar Krosa. 

XXXIX. Sei Izar Krosa: sailkapena

Senior maila - gizonezkoak

Sergio Mijangos  24,13                 

Iñaki Pujana 24,15  

Senior maila - emakumezkoak

Naiara Pikaza 28,43

Isabel de la Hera 31,24

Beteranoak (40-59 urte) - gizonezkoak

Unai Saez de la Fuente 24,26

Igor Garcia Zarraga 24,54 

Beteranoak (40-59 urte) - emakumezkoak

Tere Sanz 29,37

Inma Ruiz Teran 29,44

Beteranoak (60tik gorakoak) - gizonezkoak

Santiago Alvarez 29,23

Carlos Moradillo 29,59 

Beteranoak (60tik gorakoak) - emakumezkoak

Isabel Cabello 41,32 

Haurrak (0-10 urte) - mutilak

Eneko Landa 6,51

Liher Egiluz 7,08

Haurrak (0-10 urte) - neskak

Ainhise Garcia 8,15

Izaro San Miguel 8,23        

Haurrak (11-14 urte) - mutilak

Ugaitz Aguado 6,02

Unai Nieto 6,20

Haurrak (11-14 urte) - neskak

Naia Laso 7,07

Maitane Rabano 7,12

 

[2017-01-04] Aldaketak zirkulazioan Santutxuko Herri Krosa dela eta

[2017-01-03] Jabi Perez: "Ehundik gora boluntario dira Errege Eguna gordetzen dutenak, Sei Izar Krosean zeregina dagoelako"