Lehenengo aurkezpenetik, auzoko gizarte taldeen ordezkaritza zabalak -40 taldek- parte hartu zuen "inauguraziotik", aurkezleei eginiko galdera zuzen baten ostean ohartu ginen Auzo Factory pertsona ekintzaileen proiektu ekintzaileentzako sustapenera bideratuko zela, eta gure auzoan horrelako asko daude.
Gizarte taldeek Auzo Factoryn izango genuen lekua dela eta galdetu genuen gero, eta haiek espazioari emago zitzaizkion erabilerak aztertzeko posit jolas batean parte hartzera animatu gintuzten. Jolasaren amaieran denen proposamena zen Auzo Factoryk gizarte erabilera izan zezala, baina dinamizatzaileen entzumena gor zegoen.
Ondoren, bai bilerak egiteko bai kultur ekimenak egiteko lekua eskatu dugu Auzo Factoryn, baiezko erantzunik gabe. Udalarentzat ez gara existitzen, batez ere alkate jaunak esan ostean auzo elkarteek atariko hirigintza egiten dugula, eta ildo nagusiak bere lanbidekoek baino egiten ez dituztela.
Gure eskaria 2012tik idatzita dago, urtean pare bat aldiz auzo elkartearen asanblada nagusia egiteko lokala behar dugu eta 30-40m2 lokala erregularki. Pentsatzen dugu ez dela asko eskatzea, batik bat Irazabal-Matikoko Auzo Factory sei solairuko erakina denean.
Ez dugu jarrera ezkorrik, ez gara denari ezetz esaten ari, eskatzen diguten kasu guztietan parte hartzen ari gara, eta beraiek badakite. Baina kolaborazioak bi noranzkoa izan behar du. Eurek bitartekoak dauzkate, elkarteek sarri baliabide ekonomiko faltagatik eskura ezin dituztenak. Gure auzoa ezagutzen dugu, proposamenak egiteko gaitasuna dugu, eta elkar ulermenaren oinarri gisa herritarren parte-hartzea onartzera behartuta daude.
[2014-06-19] Ekonomia digitaleko sehaska aurkeztu dute Irazabal-Matikoko Auzo Factoryn
[2014-03-31] Auzo Factory Irazabalek bizi berriari ekingo dio
[2014-03-28] ‘Auzo Factory Irazabal-Matiko’ eremua aurkeztuko du Udalak astelehenean