LAS-en arabera, duela bi hilabete bertako enpresako langile baten deia jaso zuten, bere egoeraren berri eman ziena eta horren bidez, “gatazka publiko bat “ abiarazi dute enpresa horren kontra.
Langile horrek deklaratu du tratu-txar ugari sufritu dituela bere nagusiarengandik. Honen arabera, kontraturik gabe lan egitera behartuta zegoen, gaixorik zegoela lan eginarazten zuen eta beti bi ordutan egindako lana bakarrik kobratzen zuen: “bi ordu ordaintzen zizkidan. Hiru egiten banituen, bi ordaintzen zizkidan. Lau egiten banituen, bi ordaintzen zizkidan”. Gainera, gatazka hasi zenean jabeak lanetik bota zuela ere adierazi du.
“Borrokan ari gara. Gauzak gogorrago jarri dira nire nagusiarekin, baina ni firme mantenduko naiz kendu didan guztia ordaintzen didan arte”.