Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Hilaren 12an Loraldia Terminala ekitaldia egingo da, eta sarrera bikoitza zozketatuko dugu Bilboko Uriolaren irakurleen artean. Martxoaren 10eko 23:30ak arte egongo da irekita parte hartzeko aukera.
LORALDIA TERMINALA dugu sortu dugun eremu berria. Zorrotzaurre irlan kokatutako sormen berriaren harrobia. Egun osoko programazio honek gure unibertsoko jende gazteari plaza eskaini nahi dio. La Terminal aretoan sei ikuskizun plazaratuko dira. Goizean Bilbronx berreskuratuko dugu (graffiti eta Beat-box), arratsean, berriz, teatroa, musika, literatura eta arte plastikoak izango dira proposamen berritzaile honen partaideak. Bost espazio dituen kultur-industria honetan balore berriak deskubritzeko aukera eskaini nahi dugu. Terminal honetatik sormen berria aireratzeko prest.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.