Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalariek gaur dute kartzelan sartzeko azken eguna

uriola.eus 2014ko urr. 2a, 08:47

Euren burua espetxean entregatzeko hamar eguneko epea eman zien Bizkaiko Auzitegiak. Epe hori gaur, urriak 2, bukatzen zaie Urtzi Martinez eta Jon Telletxeari. Hori dela eta, Grebalariak Aske! plataformak Albia lorategian, auzitegiko eskaileretan, 11:00etan prentsaurrekoarekin batera elkarretaratzea deitu du.

Luze jo du grebalarien auziak. "Hau guztia orain dela bi urte eta zenbait hilabete" hasi zela adierazi du plataformak, Urtzi eta Jon "Irantzu Yaldebere eta Aitor Martinezekin atxilotu zituztenean" 2012ko martxoko greba orokorrean gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatu zienetean. "Muntaia polizial hutsa" izan da, plataformaren hitzetan, "hasiera-hasieratik". Horregatik uste du plataformak "gehiegizko zigorra" dela bi urte eta erdiko kartzela zigorra, "urtebete eta erdi margoketengatik eta beste urte bat aurpegia estalita eramateagatik". Plataformaren iritziz justizia ez da proportzionala "beste batzuk egunero lapurtzen digute, aurpegia estali gabe agertzen dira komunikabideetan, begirune handiz eta ohore guztiarekin tratatzen dituzte eta jakina, gehienek ez dute kartzela zapaldu ere egiten, delitugilerik handienak izan arren".

Egungo eredu sozioekonomiko "basatian" kokatu du plataformak Urtzi eta Telleren aurkako jazarpena. "Bi gazte arriskutsu" bezala ikusten ditu sistemak "inposatua onartzen ez dutelako" eta "aldaketak" eragin nahi dituztelako. "Euskal Herrian mugitzen den edonor errepresioaren jomuga bihurtzen da" plataformak salatu duenez, eta testuingu berean kokatzen ditu "greba batean, ikasle protesta batean edo AHTren aurkako ekintza batean parte hartzeagatik" justiziak zigortu dituenak. Beste kasu batzuk ere aipatu ditu plataformak, besteak beste, iritzi artikulu bategatik urtebeteko kartzela zigorra jaso duten Alde Zaharreko lau lagunena, seina urtekoa jaso duten Xabat eta Ikoitz gazte santutxuarrena edota Alfon gazte grebalari madrildarraren kasua.

Elkarretaratzea + prentsaurrea

Urtzi Martinezek eta Jon Telletxeak 10 eguneko epea izan dute espetxean sartzeko. Epea gaur, urriak 2, amaituko zaie. 11:00etan elkarretaratzea eta prentsaurrea deitu du Grebalariak Aske! plataformak Albia lorategian, auzitegiko eskaileretan.

 

 

grebalariakaske.wordpress.com

facebook.com/GrebalariakAske

@grebalariakaske

 

[2014/09/16] Babes handia jaso dute espetxe agindua esku artean duten grebalariek

[2014/09/15] Jon Telletxea eta Urtzi Martinezen espetxeratze agindua dela eta, manifestazioa

[2014/08/18] Grebalariak Aske! plataformak elkarretaratzea egingo du gaur

[2014/07/16] Elkartasun keinu berria Deustualdeko bi grebalariei

[2014/07/07] Grebalarien aldeko elkartasun keinu berria Uribarritik

[2014/06/26] Grebalarien absoluzioa eskatu dute Bilboko kaleetan

[2014/06/25] Bilbo mailako manifestazioa egingo dute gaur gazte grebalariei babesa emateko

[2014/06/18] Deustuko bi grebalariak espetxeratu ez ditzaten ekimen ikusgarria egin dute plaza Eliptikoa

[2014/06/17] "Herri baten eskubideen defentsan kaleak hartzeagatik kartzela zigorrari aurre egin beharko diote Urtzi eta Tellek"

[2014/06/16] Grebalariak Aske! plataformak gaur emango ditu hurrengo mobilizazioen xehetasunak

[2014/06/13] Espetxe zigorra jaso duten bi grebalariei elkartasun agertzeko manifestazioa deitu dute