Rodriguez Ariaseko bizilagunek behingoz legea ezartzea eskatu dio Udalari

uriola.eus 2017ko abu. 30a, 10:28

Rodriguez Ariaseko bizilagunen elkarteak komunikatu baten bidez adierazi du "bitartekaritza akustiko" prozesuak udal diru publikoaren 16.000 euro "xahutzea" besterik ez duela lortu eta iragarritako neurriek ez dutela MOMA dantzalekuaren auzia konponduko.

Rodriguez Ariaseko bizilagunen elkarteak bere kezka azaldu du Udalak MOMA diskotekak sortzen duen zarataren aurrean iragarritako neurriekin, eta egoiliar guztiei legea berdin ezartzea eskatu du. 

Bizilagunek ez dute ulertzen zergatik "zenbait egoeratan" eta "zenbait gunetan" Udala legea ezartzearen kontra agertzen den, ezta horrek norengan eragina duen ez zehaztea ere.

Elkartearen iritziz, Rodriguez Arias kaleko poluzio akustikoak bi jatorri ditu, alde batetik, dantzalekuko musikaren dezibelio maila, eta bestetik, lokalaren kanpoaldean eratzen den bezero kontzentrazioak sortzen duen zarata. 

"Lehenengoa musikaren bolumena jaitsiz eta bigarrena udal-arautegia betearaziz" konpontzen dela salatu dute bizilagunek.

 

[2017-08-29] MOMA auziko parte guztien bizikidetzarako hasitako prozesuaren amaiera iragarri du Udalak

[2017-07-03] MOMA diskotekak bozgorailuak piztuko ditu berriro

[2017-06-23] Bilboko Udalak MOMA diskotekako musika ekipoa zigilatu du

[2017-05-30] Arartekoaren aurrean salatu dute MOMA diskotekaren auzia