Andra Mari kaleko eskolak 100 urte bete ditu. Ostiralean, hilak 24, ospakizuna izango dute eskolako kideek. Goizean ikasleek eta irakasleek kalejira egingo dute mendeurreneko kamisetak soinean beren-beregi sortutako abestia dantzatuz. Arratsaldean gurasoek jolasak, dantza eta txokolatada antolatu dituzte, fanfarria doinu eta guzti.
Eragin Bilbo gazte prekarioen asanbladak elkarretaratzeak deitu ditu martxoaren 24an eta 31n Santiago plazan Iberdrola Style: explotación y precariedad goiburupean.
Ekimen berria jarriko dute abian gaur Erronda kaleko lau tabernek, 7Katu gaztetxeak eta 24 bertsolari gaztek elkarlanean: Bertso Erronda.