Australiako suteen eta Indonesiako uholdeen aurrean dagoen "ekintza-faltagatik" Bilboko Fridays For Future plataformak manifestazioa deitu du urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan Moyua plazan.
Urtarrilaren 30eko greba orokorra izango dela eta manifestazioa egingo dute urtarrilaren 17an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Mobilizazioa Euskadi plazan hasi eta ConfeBasken egoitzatik, Espainiako Gobernuaren delegaritzatik eta Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinetik igaro ostean, Udaletxean amaituko da. Hainbat auzotan mobilizaziora bertaratzeko zutabeak antolatu dituzte, Sarrikokoa metro sarreratik abiatuko da 18:10etan, eta Deustuko Done Petri plazako zutabearekin bat egingo du 18:30ean. Indautxuko blokea 18:30ean irtengo da Indautxu plazatik.
Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoen Bira Kultur Guneak urtarrileko agenda kaleratu du. Adin eta gustu guztientzako ekintzak eskainiko dituzte urtarrilaren 5etik 31ra bitartean.