San Inazioko auzokideen baratzeen "suntsiketa" ekarriko duten erabakiaren aurkako kontzentrazioa deitu du Errondoko Auzo Etxeak. Gaur 17:00etan Levante plazan. "Beste eremu askotan gertatzen ari den bezala, Udalaren plan ezkutuak azaleratzen hasi dira azken urte hauetan: Etxebizitza berrien eraikitzea, baratzeen desagerraraztea, Deustuko Erriberaren suntsiketa eta gentrifikazioa… Erabakiak aldebakartasunez hartzen ari dira, baina horren atzean dauden interesak agerikoak dira, lurren birbalorazioa izanik aipagarriena. Pixkanaka natura hiltzen ari dira, auzokideen beharrak kontuan hartu gabe. Horrela jarraituz gero, denbora gutxian bizi-kalitatea bortizki kaltetuko da, belaunaldi berriak arriskuan jarriz" azaldu dute.
EKIDA kultur egitasmoaren aurkezpena izango da gaur Zazpi Katu Gaztetxean arratsaldeko 19:00etan. Kultura eta arte esparruetan ikuspuntu sozialista batetik arituko den ekimenaren berri emango dute.
Iaz eten egindako izenburu bereko hitzaldi-zikloa bueltan da. HITZALDI-ZIKLOA: REBELDES Y REVOLUCIONARIAS: DE LOS SALONES A LAS BARRICADAS Datak: martxoak 4, 11, 18 eta 25 18:00etatik 19:30era Koordinazioa: Josune Muñoz Programa: Martxoak 4: Alexandra Kollontai (Ana de Miguel) Martxoak 11: Sylvia Pankhurst y el movimiento sufragista (Eva Palomo) Martxoak 18: Angela Davis (Sara Cuentas) Martxoak 25: Federica Montseny, la primera mujer ministra en España (Mary Nash) Doako sarrera, edukiera osatu arte (24 pertsona) Jarduera streaming bidez eskainiko da, esteka honetan.