Bilboko Auzoetako Jai Batzordeek deituta, abenduaren 11n, larunbata, elkarretaratzea egingo dute Bilboko udaletxeko eskaileretan. Goizean izango da, 11:00etan, eta Espazio publikoaren pribatizazioari EZ izango da lelo nagusia. Izan ere, udalak Jai Batzordeei espazio publikoa erabiltzearen truke ordaintzeko eskatu die, eta "eraso" gisa kalifikatu dute hori deitzaileek.
Umore absurdoaren, poetikoaren eta zuzeneko musikaren ikuskizuna eskainiko du Kolektivo Mostrenko antzerki taldeak Deustuko udaltegian: Espejismos.
Abenduaren 1etik 12ra bitartean, BIZKAIKO PENTSIONISTAK argazki-erakusketa ikus daiteke Otxarkoagako udaltegian. Ordutegia: Astehenetik ostiralera: 8:30-22:00Larunbata: 9:00-14:00 / 16:00-21:00Igandea: 9:00-14:00