Udaletxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute udalak Atxuriko kantxak hesitu izana salatzeko: "Konponbideak eskaini beharrean, lotsaren hesia jarri du Udalak, Atxuriko kantxetan. Burdin hesiak berehala kentzea eta harrera duina egitea eskatzen dugu. Udalaren inposaketa horren aurrean, Atxurik erantzuten du".
Bilboko Zirkuitua antzerki eta dantza programaren baitan: 29 PRODUCCIONES - “PETER PAN: HASTA SIEMPRE JAMÁS” Urtarrilaren 27an, 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegian Apirilaren 28an, 19:00etan. Zorrotzako Udaltegian
19:30ean hasita, Mikel Martinezen Tabernaria antzezlana ikusteko aukera izango da. Jarraian, Getari Etxegaraik bakarrizketa eskainiko du: GGG eta ez gaude konforme. Amaitzeko, Sigeruban eta Pula Gzonen rap doinuek girotuko dute iluntzea. 7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.
Izen ematea: @topabilbokotribiala – bilbotribial@gmail.com
Kontzertuan “Un paseo por el bosque” diskoa aurkezten.5€ laguntza
Kontzertuan “Un paseo por el bosque” diskoa aurkezten.5€ laguntza
Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).