Ostirala, urtarrilak 28



17:00

Umeen jolasak eta txokolatada

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Topaketa

7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.

Umeen jolasak eta txokolatada Zazpikatu gaztetxea

7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.


18:00

Bilbo Zaharreko familia bat kaleratze arriskuan

Bilbo Zaharra, Bilbo | Jardunaldiak

"Lan sindikalari esker" familiaren etxegabetzea atzeratzea lortu zen. Hala ere, hura gauzatzeko data berria laster jakinaraziko dute, AZET Etxebizitza Sindikatuaren esanetan. Horregatik, auzodefentsa eta klase elkartasuna ehuntzen jarraitzeko eguna prestatu dute urtarrilaren 28an. 

Bilbo Zaharreko familia bat kaleratze arriskuan Bilbo Zaharra

"Lan sindikalari esker" familiaren etxegabetzea atzeratzea lortu zen. Hala ere, hura gauzatzeko data berria laster jakinaraziko dute, AZET Etxebizitza Sindikatuaren esanetan. Horregatik, auzodefentsa eta klase elkartasuna ehuntzen jarraitzeko eguna prestatu dute urtarrilaren 28an. 


18:30

Martxoaren 8a prestatzeko deialdia

La Bolsa, Alde Zaharra | Bilera

Bilbo Feminista Saretzen taldeak deituta, 2022ko Emakumeen Nazioarteko Eguneko (martxoaren 8a) ekintzak prestatzeko bilera egingo dute, eta interesa dutenei bertaratzeko deia luzatu diete. Joan den azaroaren 25aren (Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna) ebaluazioa ere egingo dute. Urtarrilaren 28an (ostirala) izango da, 18:30ean La Bolsa eraikinean

Martxoaren 8a prestatzeko deialdia La Bolsa

Bilbo Feminista Saretzen taldeak deituta, 2022ko Emakumeen Nazioarteko Eguneko (martxoaren 8a) ekintzak prestatzeko bilera egingo dute, eta interesa dutenei bertaratzeko deia luzatu diete. Joan den azaroaren 25aren (Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna) ebaluazioa ere egingo dute.

Urtarrilaren 28an (ostirala) izango da, 18:30ean La Bolsa eraikinean


19:30

La Tarara

Arriaga Antzokia, Bilbo | Antzerkia

Thriller kutsua eta edertasun poetiko handia dituen Josi Alvaradoren La Tarara lanaren gaztelaniazko bertsioaren estreinaldia egingo da Arriaga Antzokian. Itziar Ituñok, Kepa Errastik, Sandra Ferrúsek, Jurdana Ochoak, Jose Cruz Gurrutxagak eta Adrián García de los Ojosek desberdintasunaren aldeko kantua den istorioa antzeztuko dute. Urtarrilak 28 eta 29, 19:30ean.

La Tarara Arriaga Antzokia

Thriller kutsua eta edertasun poetiko handia dituen Josi Alvaradoren La Tarara lanaren gaztelaniazko bertsioaren estreinaldia egingo da Arriaga Antzokian. Itziar Ituñok, Kepa Errastik, Sandra Ferrúsek, Jurdana Ochoak, Jose Cruz Gurrutxagak eta Adrián García de los Ojosek desberdintasunaren aldeko kantua den istorioa antzeztuko dute.

  • Urtarrilak 28 eta 29, 19:30ean.

19:30

Azken ostiraleko mobilizazioa

Eliptika plaza, Bilbo | manifestazioa

Sare eta Etxerat elkarteek deituta, presoen etxeratzea eskatzeko hilabetero egiten duten mobilizazioa gauzatuko dute urtarrilaren 28an: "Euskal presoekiko elkartasuna adierazteko, eta ahalik eta laisterren gure artean izan daitezen presioa egiteko, etor zaitez eta parte hartu!"

Azken ostiraleko mobilizazioa Eliptika plaza

Sare eta Etxerat elkarteek deituta, presoen etxeratzea eskatzeko hilabetero egiten duten mobilizazioa gauzatuko dute urtarrilaren 28an: "Euskal presoekiko elkartasuna adierazteko, eta ahalik eta laisterren gure artean izan daitezen presioa egiteko, etor zaitez eta parte hartu!"


20:00

Iheskide, Memphis eta DJ Ruizza

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Kontzertuak

7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.

Iheskide, Memphis eta DJ Ruizza Zazpikatu gaztetxea

7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).