Ostirala, otsailak 25



19:00

Deustualdeko Klown jaialdia: 'Detektibeak'

Ibarrekolandako udaltegia, Deustualdea | Antzerkia

• Otsailaren 25an 19:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia.MONDA LIRONDA PAILAZOAK - Detektibeak Euskera · Pailazoak · Familiarra. Monda eta Lironda pailazoak detektibe bihurtuko dira antzezlan honetan. Desagerpen batzuk argitzeko asmoz etorri dira, dena prest dutenean, datu garrantzitsua falta zaiela konturatzen dira: ez dakite zer demontre bilatu behar duten!!! Nagusiak, berriz, argi du: lapurra aurkitu behar dute. Horretarako, pista-bilaketa, kamuflajea eta tramankulo arraroak erabiliko dituzte. Baina azkenean benetako lapurra harrapatzea lortuko dute?

Deustualdeko Klown jaialdia: 'Detektibeak' Ibarrekolandako udaltegia

• Otsailaren 25an 19:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia.
MONDA LIRONDA PAILAZOAK - Detektibeak


Euskera · Pailazoak · Familiarra.

Monda eta Lironda pailazoak detektibe bihurtuko dira antzezlan honetan. Desagerpen batzuk argitzeko asmoz etorri dira, dena prest dutenean, datu garrantzitsua falta zaiela konturatzen dira: ez dakite zer demontre bilatu behar duten!!! Nagusiak, berriz, argi du: lapurra aurkitu behar dute. Horretarako, pista-bilaketa, kamuflajea eta tramankulo arraroak erabiliko dituzte. Baina azkenean benetako lapurra harrapatzea lortuko dute?


19:00

Farolin eta Zarambolas atxilotu eta epaitzea

Plaza Barria, Bilbo | Jaiak

19:00etan Udaletxean atxilotuko dituzte Bilboko Aratusteetako protagonistak, eta jarraian (19:30) Plaza Barriko karpan epaiketa egingo diete.

Farolin eta Zarambolas atxilotu eta epaitzea Plaza Barria

19:00etan Udaletxean atxilotuko dituzte Bilboko Aratusteetako protagonistak, eta jarraian (19:30) Plaza Barriko karpan epaiketa egingo diete.


19:00

Eri Yamamoto Trio

Bertendona institutua, Abando - Indautxu | Kontzertuak

Bilbao Distrito Jazz egitarauaren baitan: •Otsailak, 25, ostirala, 19:00etan Bertendonako Institutuan ERI YAMAMOTO TRIO Eri Yamamoto: pianoa; Masa Kamaguchi: kontrabaxua; eta Juan Luis Castaño: bateria. 1995ean Ameriketako Estatu Batuetara joan zenetik, Eri Yamamoto jazz pianista eta konpositore original eta sinesgarrienetako bat bihurtu da. Herbie Hancock jazz musikari handiak honako hau esan du berari buruz: «txapela kentzen dut... jada bere ahotsa aurkitu du».

Eri Yamamoto Trio Bertendona institutua

Bilbao Distrito Jazz egitarauaren baitan:

•Otsailak, 25, ostirala, 19:00etan Bertendonako Institutuan


ERI YAMAMOTO TRIO


Eri Yamamoto: pianoa; Masa Kamaguchi: kontrabaxua; eta Juan Luis Castaño: bateria.

1995ean Ameriketako Estatu Batuetara joan zenetik, Eri Yamamoto jazz pianista eta konpositore original eta sinesgarrienetako bat bihurtu da. Herbie Hancock jazz musikari handiak honako hau esan du berari buruz: «txapela kentzen dut... jada bere ahotsa aurkitu du».


19:00

'Emakumeon sexualizazioa hizpide'

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Hitzaldia

Bilboko Itaiak, Emakumeen Antolakunde Sozialistak, solasaldia antolatu du ostiralean (otsailak 25) 7 Katu gaztetxean. 19:00etan hasita, emakumeen sexualizazioa izango dute hizpide. Hain zuzen, Itaiak azaroan martxan jarri zuen Oh gu hemen interneteko eztabaida saioaren bigarren atalean oinarritutako berbaldia izango da. Horren ostean, Leizeak taldearen kontzertua eta DJ Maixa eta Malakiass-en pintxada egongo dira.

'Emakumeon sexualizazioa hizpide' Zazpikatu gaztetxea

Bilboko Itaiak, Emakumeen Antolakunde Sozialistak, solasaldia antolatu du ostiralean (otsailak 25) 7 Katu gaztetxean.

19:00etan hasita, emakumeen sexualizazioa izango dute hizpide. Hain zuzen, Itaiak azaroan martxan jarri zuen Oh gu hemen interneteko eztabaida saioaren bigarren atalean oinarritutako berbaldia izango da.

Horren ostean, Leizeak taldearen kontzertua eta DJ Maixa eta Malakiass-en pintxada egongo dira.


19:00

'Emakumeon sexualizazioa hizpide'

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Hitzaldia

Emakumeen sexualizazioari buruzko solasaldia antolatu du Bilboko Itaiak (Emakumeen Antolakunde Sozialistak) ostiralerako (otsailak 25). Hain zuzen, Itaiak azaroan martxan jarri zuen Oh gu hemen Interneteko eztabaida saioaren bigarren atalean oinarritutako berbaldia izango da. Hitzordua 19:00etan izango da, 7 Katu gaztetxean. Jarraian, Leizeak taldearen kontzertua eta DJ Maixa eta Malakiass-en pintxada egongo dira.

'Emakumeon sexualizazioa hizpide' Zazpikatu gaztetxea

Emakumeen sexualizazioari buruzko solasaldia antolatu du Bilboko Itaiak (Emakumeen Antolakunde Sozialistak) ostiralerako (otsailak 25). Hain zuzen, Itaiak azaroan martxan jarri zuen Oh gu hemen Interneteko eztabaida saioaren bigarren atalean oinarritutako berbaldia izango da.

Hitzordua 19:00etan izango da, 7 Katu gaztetxean.

Jarraian, Leizeak taldearen kontzertua eta DJ Maixa eta Malakiass-en pintxada egongo dira.


19:30

Azken ostiraleko mobilizazioa

Eliptika plaza, Bilbo | Elkarretaratzea

Hilero bezala, presoen etxeratzea aldarrikatzeko hitzordua egongo da otsaileko azken ostiralean ere: "Euskal presoekiko elkartasuna adierazteko, eta ahalik eta laisterren gure artean izan daitezen presioa egiteko, etor zaitez eta parte hartu!" 19:30ean izango da hitzordua, Eliptika plazan.

Azken ostiraleko mobilizazioa Eliptika plaza

Hilero bezala, presoen etxeratzea aldarrikatzeko hitzordua egongo da otsaileko azken ostiralean ere: "Euskal presoekiko elkartasuna adierazteko, eta ahalik eta laisterren gure artean izan daitezen presioa egiteko, etor zaitez eta parte hartu!"

19:30ean izango da hitzordua, Eliptika plazan.


20:30

Isabel Marco, Fran Malanoche & Kanu

Hika Ateneo, Alde Zaharra | Kontzertuak

Alternativa Management-ek Acústicos con conciencia zikloa eramango du Bilbora. Ekitaldi horretan, publikoak akustikoko kontzertuez goza dezake, eta artistek balio sozialak transmititzen dituzte abestien bidez. Aldez aurretik: 9 €/ leihatilan: 12 €  

Isabel Marco, Fran Malanoche & Kanu Hika Ateneo
Alternativa Management-ek Acústicos con conciencia zikloa eramango du Bilbora. Ekitaldi horretan, publikoak akustikoko kontzertuez goza dezake, eta artistek balio sozialak transmititzen dituzte abestien bidez.

Aldez aurretik: 9 €/ leihatilan: 12 €

 


20:30

Farolin eta Zarambolasi irain publikoa + Aratusteetako kopla txikietako irabazleen emanaldia + Aretoko dantzak: 'Bilbao sozial dantza'

Plaza Barria, Bilbo | Jaiak

Aurrez Plaza Barrian epaitutako pertsonaiei irain publikoa egingo zaie, usadio den bezala. Eta jarraian, aurtengo kopla txapelketa irabazi duen Hontzak konpartsak bere emanaldia taularatuko du. Horren ostean (20:45) Bilbao Sozial Dantzak girotuko du iluntzea.

Farolin eta Zarambolasi irain publikoa + Aratusteetako kopla txikietako irabazleen emanaldia + Aretoko dantzak: 'Bilbao sozial dantza' Plaza Barria

Aurrez Plaza Barrian epaitutako pertsonaiei irain publikoa egingo zaie, usadio den bezala. Eta jarraian, aurtengo kopla txapelketa irabazi duen Hontzak konpartsak bere emanaldia taularatuko du.

Horren ostean (20:45) Bilbao Sozial Dantzak girotuko du iluntzea.



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).



12:00
19:30

Iñaki Imazen erakusketa

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa. San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.

Iñaki Imazen erakusketa Aire Galeria

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa.

San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.



19:45
14:00

Ibon Landaren 'Trintxie' erakusketa

ANTI Liburudenda, Bilbo Zaharra

Ibon Landa artista gazteiztarraren Trintxie izenburudun erakusketa ikusgai izango da ANTI Liburudendan (Maiatzaren Biko kalean), otsailaren 23an hasi eta apirilaren 2ra arte. Inaugurazioa 19:45ean izango da. Jarraian, Landak erakusketaren harira osatutako testua: Paper folio bat zazpi aldiz baino gehiagotan tolestea ezinezkoa dela esan ohi da. Zazpi alditan tolesten probatu dut eta paper gogor bat lortu dut. Hainbat paper geruzaz osatutako elementu bat da orain. Arotzak egur betaren norabidea kontuan hartuz egiten du lan. Hau da, egurra geruzaz geruza osatutako elementua dela ulertzen du. Arotzak egurra tresna-kolpez lantzen du eta horretarako, trintxa, gubia eta zurmailua erabiltzen du. Paper tolestuan zein egurrean geruza metatuak daude eta honenbestez geruzak moztu baino perforatu egin behar dira.   Anti Liburudendaren ordutegia honako hau da: Astelehenetik ostiralera, goizez 10:30-14:00 eta arratsaldez 16:30-20:00 Larunbatetan, goizez bakarrik: 10:30-14:00      

Ibon Landaren 'Trintxie' erakusketa ANTI Liburudenda

Ibon Landa artista gazteiztarraren Trintxie izenburudun erakusketa ikusgai izango da ANTI Liburudendan (Maiatzaren Biko kalean), otsailaren 23an hasi eta apirilaren 2ra arte.

Inaugurazioa 19:45ean izango da.

Jarraian, Landak erakusketaren harira osatutako testua:

Paper folio bat zazpi aldiz baino gehiagotan tolestea ezinezkoa dela esan ohi da. Zazpi alditan tolesten probatu dut eta paper gogor bat lortu dut. Hainbat paper geruzaz osatutako elementu bat da orain.
Arotzak egur betaren norabidea kontuan hartuz egiten du lan. Hau da, egurra geruzaz geruza osatutako elementua dela ulertzen du. Arotzak egurra tresna-kolpez lantzen du eta horretarako, trintxa, gubia eta zurmailua erabiltzen du.
Paper tolestuan zein egurrean geruza metatuak daude eta honenbestez geruzak moztu baino perforatu egin behar dira.
 
Anti Liburudendaren ordutegia honako hau da:
  • Astelehenetik ostiralera, goizez 10:30-14:00 eta arratsaldez 16:30-20:00
  • Larunbatetan, goizez bakarrik: 10:30-14:00
 
 
 
Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»