Larunbata, ekainak 4



08:30

Manuel Balsa "El Ruso" aire libreko margolaritza-lehiaketa

Bilbo Zaharra | Lehiaketa

Bilboko berreginen museoak antolatzen duen lehiaketaren XIII. edizioa izango da. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako hiri-paisaia margozte izango du helburu teknika librearekin. Manuel Balsa "EL Ruso" saria, akuarela onenarentzat izango da.  Interesatu guztiek parte hartu ahalko dute, ume zein nagusik. Izen-ematea egun berean izango da 08.30etatik 10:00etara. Irabazleek beren artelanak museoan ikusgai jarri ahal izateko aukera izango dute eta 1.000 euroko saria egongo da.

Manuel Balsa "El Ruso" aire libreko margolaritza-lehiaketa

Bilboko berreginen museoak antolatzen duen lehiaketaren XIII. edizioa izango da. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako hiri-paisaia margozte izango du helburu teknika librearekin. Manuel Balsa "EL Ruso" saria, akuarela onenarentzat izango da. 

Interesatu guztiek parte hartu ahalko dute, ume zein nagusik. Izen-ematea egun berean izango da 08.30etatik 10:00etara. Irabazleek beren artelanak museoan ikusgai jarri ahal izateko aukera izango dute eta 1.000 euroko saria egongo da.


20:30

Erasoen aurkako manifestazio feminista

Etxebarrieta Anaien Plaza (Alde Zaharra), Bilbo | manifestazioa

Azkenaldian auzoan gertatutako erasoen harira, manifestazioa deitu du Kalamiak talde feministak: "Auzoan drogatu eta bortxatzen gaituzte!Ez dira bat ezta bi azken hilabetetan heldu zaizkigun kasuak, badakigu auzoan sumisio kimioaren erabilera nabaria dela.ASKI DA! Horren aurrean autodefentsa feminista eta auzodefentsa aldarrikatzen ditugu, guztion ardura delako kaleak eta gauak espazio seguru bihurtzea! Horregatik egingo dugun mobilizazioan gurekin batzera dei egiten dizuegu, elkarrekin egoera salatzeko eta Alde Zahar feminista eraikitzeko! ZABALDU ZURE INGURUAN, EGOERA LARRIA DA ETA!"

Erasoen aurkako manifestazio feminista Etxebarrieta Anaien Plaza (Alde Zaharra)

Azkenaldian auzoan gertatutako erasoen harira, manifestazioa deitu du Kalamiak talde feministak:

"Auzoan drogatu eta bortxatzen gaituzte!

Ez dira bat ezta bi azken hilabetetan heldu zaizkigun kasuak, badakigu auzoan sumisio kimioaren erabilera nabaria dela.

ASKI DA! Horren aurrean autodefentsa feminista eta auzodefentsa aldarrikatzen ditugu, guztion ardura delako kaleak eta gauak espazio seguru bihurtzea! 

Horregatik egingo dugun mobilizazioan gurekin batzera dei egiten dizuegu, elkarrekin egoera salatzeko eta Alde Zahar feminista eraikitzeko! ZABALDU ZURE INGURUAN, EGOERA LARRIA DA ETA!"



12:00
19:30

Mari Carmen Fernández eta Estefana Romanen erakusketa: 'Media melena'

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30

Mari Carmen Fernández eta Estefana Romanen erakusketa: 'Media melena' Aire Galeria

Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean).

Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan.

Aire Galeriaren ordutegia:

asteartetik ostiralera: 17:00-19:30



17:00
23:00

Ibarrekolandako jaiak

Ibarrekolanda, Bilbo | Jaiak

Maiatzaren 27an hasi eta ekainaren 5ean amaituko dira Ibarrekolandako jaiak. Egitarau zabala prestatu dute, hemen ikus daitekeena.

Ibarrekolandako jaiak Ibarrekolanda

Maiatzaren 27an hasi eta ekainaren 5ean amaituko dira Ibarrekolandako jaiak. Egitarau zabala prestatu dute, hemen ikus daitekeena.



20:00
12:00

Poesia errezitaldia Miguel Hernandezen heriotzaren 80. urteurrenean

Pabellon 6, Deustualdea | Errezitaldia

Omenaldi txiki bat egingo dio Pabellon 6 Versos y cartas izeneko errezitaldi potikoarekin. Ramón Barearen eskutik izango da, Ainhoa Rincon (musika-zuzendaritza, ahotsa eta biolina), Pedro Martínez (ahotsa eta txeloa) eta Maite Olmos (ahotsa eta pianoa) lagun dituela. Hiru egunetan eskainiko dira. Ekainaren 4an, larunbata, 20:00etan eta 12an eta 19an, igandea, 12:00etan. Sarreren erreserbak eskuragarri daude webgunean. 

Poesia errezitaldia Miguel Hernandezen heriotzaren 80. urteurrenean Pabellon 6

Omenaldi txiki bat egingo dio Pabellon 6 Versos y cartas izeneko errezitaldi potikoarekin. Ramón Barearen eskutik izango da, Ainhoa Rincon (musika-zuzendaritza, ahotsa eta biolina), Pedro Martínez (ahotsa eta txeloa) eta Maite Olmos (ahotsa eta pianoa) lagun dituela.

Hiru egunetan eskainiko dira. Ekainaren 4an, larunbata, 20:00etan eta 12an eta 19an, igandea, 12:00etan. Sarreren erreserbak eskuragarri daude webgunean.