Larunbata, ekainak 25



12:00

Karmelako Sugoi zirkuaren jaialdia

Karmela, Santutxu | Zirkua jaialdia

Ekainaren 25erako hainbat gauza prestatu dituzte Karmelako Sugoi zirkukoek: "Umeentzako tailerra malabare eta tela aereoekin (zure umeak ekarri nahi badituzu bidali email bat sugoizirkotaldea@gmail.com) Guztion artean ekarritako janariarekin bazkalduko dugu. Zirkolimpiadak egingo ditugu guztiontzako jolas dibertigarriekin. Eta amaitzeko JAM LOTSAGABE Etorri zaitez karmelako zirko eta antzerki taldekookin jolastera!"

Karmelako Sugoi zirkuaren jaialdia Karmela

Ekainaren 25erako hainbat gauza prestatu dituzte Karmelako Sugoi zirkukoek:

"Umeentzako tailerra malabare eta tela aereoekin (zure umeak ekarri nahi badituzu bidali email bat sugoizirkotaldea@gmail.com) 
Guztion artean ekarritako janariarekin bazkalduko dugu. 
Zirkolimpiadak egingo ditugu guztiontzako jolas dibertigarriekin. 
Eta amaitzeko JAM LOTSAGABE 
Etorri zaitez karmelako zirko eta antzerki taldekookin jolastera!"


12:00

Palestinarekiko elkartasun jardunaldia

Bilbo Zaharra, Bilbo

Bilbo Zaharra  Ekainak 25 12:00etatik aurrera

Palestinarekiko elkartasun jardunaldia Bilbo Zaharra

Bilbo Zaharra 

Ekainak 25

12:00etatik aurrera


12:30

Swinga

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Dantza

Klandestinoa Swing Side Elkartearekin

Swinga Bira Kultur Gunea

Klandestinoa Swing Side Elkartearekin


19:00

'Besteen kalea'

Bilbo Zaharra, Bilbo | Antzerkia

Ekainak 25, 19:00etan. Bilbo Zaharra Plaza. Jour De Fête CIE. - Besteen kalea. Karrika bat. Liburu kutxa bat. Gizon bat, emazte bat, gatazka bat. Biek liburu bera nahi dute, barnean zer duen jakin gabe. Gudu latza piztuko da haien artean, eta azkenean, liburua suntsituko dute. Ondotik, harremana berreraikitzeko garaia izanen da, non bakoitzak ulertuko baitu bestearen beharra duela elkarrekin akomeatzeko, liburua berriz osatzeko eta historia ezagutu eta kontatzeko…

'Besteen kalea' Bilbo Zaharra

Ekainak 25, 19:00etan. Bilbo Zaharra Plaza. Jour De Fête CIE. - Besteen kalea. Karrika bat. Liburu kutxa bat. Gizon bat, emazte bat, gatazka bat. Biek liburu bera nahi dute, barnean zer duen jakin gabe. Gudu latza piztuko da haien artean, eta azkenean, liburua suntsituko dute. Ondotik, harremana berreraikitzeko garaia izanen da, non bakoitzak ulertuko baitu bestearen beharra duela elkarrekin akomeatzeko, liburua berriz osatzeko eta historia ezagutu eta kontatzeko…


19:00

'Oh-Pera'

Bilbo | Antzerkia

Ekainak 25, 19:00etan. La Floresta Parkea. San Adrian. Zirko Txosko - Oh-Pera. Dena posible den leku batera eramango gaitu Oh-Perak. Pertsonaia bi leku huts batera iritsi, hura bete, eta goitik behera aldatuko dute. Musikaren bitartez, askotariko egoera sorta amaiezina gertatuko da. Zirku-itxurako jolasean, maitasuna, umorea eta arriskua agertuko dira, modu erabat berezian. Airetiko teknikak, akrobaziak eta malabarismoak eskainiko dituzte, modu sortzaile paregabean. Arriskua benetakoa da. Agertoki hutsa bizitasunez beteko da, orain arte ikusi ez bezala.

'Oh-Pera'

Ekainak 25, 19:00etan. La Floresta Parkea. San Adrian. Zirko Txosko - Oh-Pera. Dena posible den leku batera eramango gaitu Oh-Perak. Pertsonaia bi leku huts batera iritsi, hura bete, eta goitik behera aldatuko dute. Musikaren bitartez, askotariko egoera sorta amaiezina gertatuko da. Zirku-itxurako jolasean, maitasuna, umorea eta arriskua agertuko dira, modu erabat berezian. Airetiko teknikak, akrobaziak eta malabarismoak eskainiko dituzte, modu sortzaile paregabean. Arriskua benetakoa da. Agertoki hutsa bizitasunez beteko da, orain arte ikusi ez bezala.



20:00
20:00

'Miguel Hernandez que estas en los cielos' antzezlana poetaren heriotzaren 80. urteurrenean

Pabellon 6, Deustualdea | Antzerkia

Miguel Hernández poetaren bizitza kontatzen digu. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau. Unai Izquierdok poetaren figura eta bere hegaldi poetikoa aldarrikatu nahi ditu. Gorka Martinek zuzentzen du antzezlana, eta Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquezek poetaren inguruko pertsonai ezberdinak antzeztuko dituzte eta Unai Izquierdo Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu-espazioarena. Ekainaren 10etik uztailaren 3ra bitartean antzeztuko da, ostiraletik igandera. Ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandetan 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org web orrian eskuratu diatezke.  

'Miguel Hernandez que estas en los cielos' antzezlana poetaren heriotzaren 80. urteurrenean Pabellon 6

Miguel Hernández poetaren bizitza kontatzen digu. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau.

Unai Izquierdok poetaren figura eta bere hegaldi poetikoa aldarrikatu nahi ditu. Gorka Martinek zuzentzen du antzezlana, eta Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquezek poetaren inguruko pertsonai ezberdinak antzeztuko dituzte eta Unai Izquierdo Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu-espazioarena.

Ekainaren 10etik uztailaren 3ra bitartean antzeztuko da, ostiraletik igandera. Ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandetan 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org web orrian eskuratu diatezke.

 



09:37
19:00

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa

Berreginen Museoa, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du. Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–. Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo. Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan. Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa Berreginen Museoa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du.

Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–.

Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo.

Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan.

Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.

Motak:

Egutegia

Ekaina
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
Uztaila
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Urte osoko agenda ikusi »»