Asteazkena, ekainak 29



19:00

Bihotz Alai dantza taldearen ekitaldi ibiltaria

Deustu, Deustualdea | Dantza

San Pedro eguna dela eta, Bihotz Alaiko kideek dantzaz josiko dituzte Deustuko kaleak, 19:00etan Iruña kaletik abiatuta.

Bihotz Alai dantza taldearen ekitaldi ibiltaria Deustu

San Pedro eguna dela eta, Bihotz Alaiko kideek dantzaz josiko dituzte Deustuko kaleak, 19:00etan Iruña kaletik abiatuta.



20:00
20:00

'Miguel Hernandez que estas en los cielos' antzezlana poetaren heriotzaren 80. urteurrenean

Pabellon 6, Deustualdea | Antzerkia

Miguel Hernández poetaren bizitza kontatzen digu. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau. Unai Izquierdok poetaren figura eta bere hegaldi poetikoa aldarrikatu nahi ditu. Gorka Martinek zuzentzen du antzezlana, eta Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquezek poetaren inguruko pertsonai ezberdinak antzeztuko dituzte eta Unai Izquierdo Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu-espazioarena. Ekainaren 10etik uztailaren 3ra bitartean antzeztuko da, ostiraletik igandera. Ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandetan 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org web orrian eskuratu diatezke.  

'Miguel Hernandez que estas en los cielos' antzezlana poetaren heriotzaren 80. urteurrenean Pabellon 6

Miguel Hernández poetaren bizitza kontatzen digu. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau.

Unai Izquierdok poetaren figura eta bere hegaldi poetikoa aldarrikatu nahi ditu. Gorka Martinek zuzentzen du antzezlana, eta Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquezek poetaren inguruko pertsonai ezberdinak antzeztuko dituzte eta Unai Izquierdo Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu-espazioarena.

Ekainaren 10etik uztailaren 3ra bitartean antzeztuko da, ostiraletik igandera. Ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandetan 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org web orrian eskuratu diatezke.

 



09:37
19:00

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa

Berreginen Museoa, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du. Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–. Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo. Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan. Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa Berreginen Museoa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du.

Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–.

Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo.

Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan.

Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Abuztua
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Iraila
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Urte osoko agenda ikusi »»