Gabriel Aresti Euskaltegiaren kultur ekarpena: Lakoste antzezlana, Eneritz Artetxe. Eguna: Irailak 20, martitzena Ordua: Bi emanaldi; bata 11:00etan eta bestea 19:00etan. Lekua: Kafe Antzokia Sarrera librea
Amagoia Santacolomak erakutsiko du haurrak soinean eramaten, kultura ezberdinetan eman eta ematen den umeak hazteko eta hezteko filosofia. Ideia hori ipar, modu erraz eta praktiko batean haurrak soinean eramateko tresnak eta korapilo ezberdinak ezagutzeko tailerra eskainiko du Amagoiak. Zalantzak argitu eta beldurrak uxatzeko aukera ezin hobea. Zer ikasiko duzu? - Soinean eramatearen garapena - Munduari argazkia- Onurak ezagutu eta mitoak apurtu- Euskarri ezberdinak- Korapilo ezberdinak
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 20, 18:00etan. Indautxu (Indautxu Plaza). OIHULARI CLOWN - Hor konpon
Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.
Bilboko BBK Aretoan egingo da, irailaren 19tik 25era.
Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.