Bilboko Udalak Zirkualde Zirku-Arteen Jaialdiaren edizio berri bat jarriko du abian irailaren 23tik 25era. Hiru egunez, XIII. edizioak, Euskadin zirkuko arteei eskainitako ekitaldi bakarra denak, Errekalde plaza izango du eszenatoki nagusi, eta zazpi konpainiak akrobazia, kabaret, malabare, kale antzerki, umore eta akrobazia ikuskizunak partekatuko dituzte publiko guztientzat. OSTIRALA, IRAILAK 23 19:00etan.D´ES TRO CÍA - “Poi”. Haurtzarotik bere tronparen efektu giroskopikoak harrapatutako gizona. Nahaste eta korapiloz betetako bidaia, gure bizitzako egoerarik garrantzitsuenetakora, jokora, eramaten gaituena. Tronpa jolas magiko eta antzinakoa da, sei mila urte baino gehiagoko historia duten bira hipnotikoak dituena. Zirkuko arteak tronparen joko ezagunarekin eta kultura mediterraneoaren sustraiekin batzea da ikuskizun garaikide honen helburu nagusia. Gaur egun, Guillem Vizcaíno da tronpak manipulatzeko estilo libreko munduko txapelduna. 20:00etan. LA MECÁNICA - “Water falls”. Zorigaiztoko osagai bat duen bakar-lan bat. Kale-antzerkia eta antzerki fi¬sikoa pieza bakar batean fusionatzen dira, non artista harro baten ametsa amesgaizto bihurtzen den, elementuak eta publikoa tartean sartzen diren heinean; horrela eramaten du publikoa goitik behera 30 minututan. Dozenaka ontziz inguratuta, arazoak areagotu egiten dira larritasunak beti irabazten duela konturatzen denean, eta gutxien espero duenean, ura erori egiten dela ikusten duenean.
Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” Irailak 23, 19:00etan. Txurdinaga (Garai lorategiak). GANSO & CIA - Mambo Bingo
Egiari Zor fundazioak deituta, Guardia Zibilarengandik ihesi zihoala Urdazubin erail zuten Juanan Aranguren Iharra deustuarra gogoan izan eta egiazko kontakizuna eskatzeko ekitaldia egingo dute. Irailaren 23an izango da, ostirala, 19:30ean Done Petri plazan.
Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.
Bilboko BBK Aretoan egingo da, irailaren 19tik 25era.
Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.
Hika Ateneoko mendi taldeak Piriniotara txangoa antolatu du iraileko azken astebururako. Irailak 23, ostirala: Irterra, 17:00etan San Nikolasen (Bilbo-Torla). Irailak 24, larunbata: Ibilbide zirkularra: Racón eta Canarellos Ordesako zelaitik Irailak 25, igandea: Ibilbide zirkularra Ordesako kanpingetik: Tozal d'as Comas Prezioa: 135 euro (Ateneoko kideentzat: 125). Diru sarrera egiteko azken eguna: irailak 14 Informazio gehiago: hikaateneo.eus eta menditalde@gmail.com