Astelehena, urriak 10



19:00

'Euskal mitologia: Asmatutako izakiak edo kondairen bidez heldu zaigun errealitatea?'

Foru Liburutegia, Bilbo | Hitzaldia

Urriaren 10ean, 19:00etan hasita, Aritza Bergara Euskal Mitologiaz arituko da Foru Liburutegian (2. solairuko hitzaldi aretoan) emango duen hitzaldian. 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera, doan.

'Euskal mitologia: Asmatutako izakiak edo kondairen bidez heldu zaigun errealitatea?' Foru Liburutegia

Urriaren 10ean, 19:00etan hasita, Aritza Bergara Euskal Mitologiaz arituko da Foru Liburutegian (2. solairuko hitzaldi aretoan) emango duen hitzaldian.

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera, doan.



18:30
21:00

Ja! jaialdia

BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa, Bilbo | Jaialdia

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.

Ja! jaialdia BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.



12:18
22:00

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa

BilbaoArte, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa BilbaoArte

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte.

2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.