Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Bilboko Itaiak mobilizazioa deitu du, 19:00etan Indautxu Plazatik abiatuta. Indarkeria horren aurka egiteko abiarazi duten kanpainarekin lotuta dago aurten egin duten irakurketa: "Emakume langileok pairatzen dugun egiturazko zapalkuntza eta indarkeria matxistarekin amaitzeko, baita beste dominazio formekin ere, ezinbestekoa da proiektu politiko eraginkor baten eraikuntza".
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna da azaroaren 25ean, eta Bilbo Feminista Saretzen koordinakundeak manifestazio bateratua deitu du, 19:00etan Jesusen Bihotzetik abiatuko dena.
J.F. Vaquero Mataren erakusketa hartuko du azaroaren 19tik urtarrilaren 19ra arte Aire Galeriak (San Mames zumarkaleko El Zollo kalezuloan).