Timothy Reynish britainiar ezaguna izango da Bilboko Udal Musika Bandaren buru aurten Euskalduna Jauregian eskainiko duten lehen emanaldian.
Bilboko Berreginen Museoak, aldi baterako erakusketa berrian, Egiptotik ekarri duten Harwaren jatorrizko Ushebtia erakutsiko du. "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" erakusketan, Egiptoko piezen erreprodukzioak, Euskal Museoaren bildumako jatorrizko obrak eta bilduma partikularretako objektuak ere egongo dira
EXPODISTRITO Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa desentralizatuen zikloa heldu berri da Bilboko auzoetako udaltegietara. Artista berrien lana jendaurrean aurkezteko asmoz, abendutik apirilerarte iraungo dute erakusketek.
Estraderren antzerkia hitz-jokoz, poesia bisualez eta esanahi bikoitzez eta hirukoitzez josia dago, betiere absurdura eta surrealismora urbiltzen den umorez bustia. Obra honetan hitzen eta hirien inguruari buruzko istorio bat sortzen du Estraderrek, Giorgio Gaber italiarraren abestietan eta Gonçalo M. Tavaresen testuetan oinarrituta. Sarrerak: 7€ / 14€ (+gastuak) Urtarrilak 20 eta 21ean, 19:00, La Fundición aretoan