Irailaren 28an eman zion amaiera Donostiak aurtengo edizioari eta orain Bilboren txanda da bertan egon diren 11 film proiekatzeko irailaren 30etik urriaren 6ra bitartean.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.
Urriaren 7an urtebete egingo du Israelek palestinar erresistentziari eraso bortitzenetako bat egin zuenetik. Hori dela eta, urriaren lehengo astean protesta eta ekimen ezberdinak antolatu dira, eta horietako bat da urriaren 3tik 4ra antolatu egingo den 24 orduko Elkartasun Baraualdia .
Adiskidetasunari, erosotasun-eremuari eta gainditzeari buruzko antzezlana ikusgai egongo da urriaren 5ean (19:30) eta 6an (19:00). Adam Martin Skiltonen obra opari narratibo bat da eta aipatzekoa da Fernando Velazquezek sortutako soinu-bandarekin lagunduta dagoela.