Urriaren 30ean, 12:00etan, lore-eskaintza eta adierazpen instituzionala egingo dute. Jarraian poemen irakurketa ere egingo da. Arratsaldeko 19:00etan, Bidebarrietako liburutegian, errezitaldia izango da: Ángela Figuera Aymerich "No hay un grito inútil", Ane Pikaza eta Amaia Mirandaren eskutik, María Goiricelayak zuzendua.
Liburua urriaren 30ean aurkeztuko dute Bizilur eta Baladre elkarteek Zirikan! Herri Gunean 18:30ean. Euskal Herrian elikadurarako eskubidearen egoerari buruzko ikerketa da
Arriaga Antzokiak Idoia Merodioren Presunto lanaren estreinaldia eskainiko du, norberaren indarkeriari buruz gogoeta egitera gonbidatzen duen antzezlanarena. Idoia Merodio bera, Aitor Borobia eta Alfonso Díez dira Olatz Beobidek zuzendutako antzerki-muntaketa honen protagonistak, eta ikusleek urriaren 30ean, 19:30ean, ikusi ahal izango dute Arriaga Antzokian.
Zinemakumeak gara!ren 29. edizioa ospatuko dute urriaren 21etik 26ra, Bilboko hainbat gunetan. Talentu berria ikusarazi eta emakumeek euskal ikus-entzunezkoak garatzeko egiten duten lana nabarmentzen da zinema erakusketa honetan.
BIME Livek musikaz eta kulturaz beteko du hiria urriaren 29tik azaroaren 3ra, 14 herrialde baino gehiagoko artisten eskutik, kultur jarduera eta showcase-en programazio osoarekin. BIME nazioarteko topaketa da musika-industriako profesionalentzat eta zaleentzat, 2013tik , bata urrian Bilbon (Euskal Herria) eta 2022tik Bogotan (Kolonbia) egiten dena. Horrela, BIMEk Europaren eta Latinoamerikaren arteko zubi gisa balio du, sektorearen etorkizuna bultzatzen duten erronkei buruz hausnartzeko espazioa zabalduz.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.