Azaroaren 14an, Homless Film Festival Jaialdiaren hirugarren hitzordua hitzordua dugu. Bilboko hainbat ikastetxetako ikasleek egindako film laburrak proiektatuko dira. Ekitaldia Nork lotu zaitu gurdi honetara? antzezlanarekin abiatuko da, eta ondoren, Bizitegin ekoitzitako eta Iñigo Cobok zuzendutako lanak aurkeztuko dira, Arte Eszenikoen Batxilergoko ikasleen sorkuntzekin batera. Arratsaldean, Nüll Garciaren Malegro verte film laburra eta Euskal Herriko Unibertsitateko klaseek egindako lana eskainiko dira, Xabier Madariagaren aurkezpenarekin.
REAS euskadi, arropa trukatzeko eta kustomizatzeko topaketa prestatu du Azaroaren 14rako eta Ekonopolo, Harrobu plazan 4, Bilbo egongo da kokatuta. Bertan, zure estiloa berritzeko jantziak trukatzeaz gain, ukitu pertsonalak emateko teknikak ikasi ahal izango dituzu. Horretarako Estudio 14ko adituak egongo dira irakasteko eta aholkuak emateko.
Azaroaren 14an, 19:00etan, bigarren topaketa egingo da, "Emakumeek zientzia egiten dute" zikloaren barruan. Oraingo honetan "indarkeria obstetrikoa" terminoaren kontzeptualizazioan sakonduko da. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Desirée Mena Tudela irakasleak "indarkeria obtetrikoa"ren jatorrian, testuinguruan jartzean eta nazioartean eta estatuan duen erabileran ere sakonduko du. Indarkeria-mota horren ondorioak ere aztertuko ditu, eta osasun-sisteman indarkeria obstetrikoa betikotzen duten faktoreak. Halaber, indarkeria obstetrikoaren zifrak jarriko dira estatuan, eta terminoa indarkeria-mota horri buruzko hausnarketara gonbidatzeko modu gisa erabiltzea defendatuko du.
Azaroaren 14an, ostegunean, erorketen prebentzioari buruzko hitzaldi bat emango du Javier Larreak, Arriskuen eta Istripuen Prebentziorako Behatokiko presidenteak. Euskadin hamar aldiz pertsona gehiago hiltzen dira erorketen ondorioz suteen ondorioz baino, eta hiru aldiz gehiago zirkulazio-istripuen ondorioz baino.
Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren eta Doxa Produccionesek ekoiztutako filmaren mundu mailako estreinaldia hartuko du Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI Jaialdiak. Gaur, arratsaldeko 19:30ean proiektatuko da Golem Alhondigako 7. aretoan
Maria Iturbe eta Mailen Ramirez sortutako "PAKTUA" antzezlana Azaroaren 14an BIRA kulturgunera ailegatuko da. Giza harremanetako akordio eta konpromisoen konplexutasunei buruzko hausnarketa ausarta eta egungoa esakaintzeko.
Azaroaren 14an Stage Liven Chuleria Joder, Doctor Deseo, Maren, Rat-zinger eta Vulvanizadas egongo dira 20:00etatik aurrera. Tiketak hemen eskuragarri: https://somvalencia.univer.se/line-up/euskalherria
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diseinuaren astearen hamargarren edizioa antolatu dute. Jarduera hau erreferentziazko ekitaldia da diseinuaren munduan eta aurten hamar urteko ibilbidea ospatzen du, Bilbo UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean Diseinuaren kategorian sartu zeneko hamargarren urteurrenarekin bat eginez.
Musikaren sektoreak bat egin du SOM VALÈNCIA bultzatzeko, horrenbestez, Bilbon elkartasun kontzertuak egongo dira azaroaren 12an eta 14an.
Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu bere 66. edizioan. 59 film euskal ekoizpenekoak dira.