Azaroaren 20an, Bilboko Azkuna Zentroak Berbagunearen XI. edizioa hartuko du. Urtero egiten den topaketa horren helburua euskararen erabilera sustatzea da hiztunen eta hizkuntzaren ikasleen artean.
Azaroaren 20an, 19.00etan, Julia Navarrok bere liburua aurkeztuko du Esteban Goitirekin.
Euskal diseinuaren gaineko ekitaldiaren 46. edizioa da. Hizketan: Isusko Artabe eta Ana Herrero (Muy), Marc Vilarnau (Bisuala) eta Alvaro Quecedo (_BLOK MÁYUS_)
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia bueltan da, itsasoaren memoriak eta askatasunaren sinboloekin. Arte eszeniko honen milaka urteko tradizioari eutsiko dio eta 43 urteko historiari jarraipena eman.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diseinuaren astearen hamargarren edizioa antolatu dute. Jarduera hau erreferentziazko ekitaldia da diseinuaren munduan eta aurten hamar urteko ibilbidea ospatzen du, Bilbo UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean Diseinuaren kategorian sartu zeneko hamargarren urteurrenarekin bat eginez.
Arriaga Antzokian estreinatuko da Eusebio Calongeren El corazón y otros materiales de derribo antzezlana, maitasunari eta haren ifrentzuari buruzko obra poetiko eta oniriko bat Borja Ruizek, zuzendari gisa, eta Arnau Marínek, aktore gisa, Calongeren testu bati egin beharko diote aurre berriz ere, El alimentos de las moscas obrarekin izandako esperientzia arrakastatsuaren ondoren. Kabia Teatro euskal konpainiak eta Teatre de l'Enjòlit kataluniarrak indarrak batu dituzte antzezlana oholtzara eramateko eta asteazkenean estreinatuko dute, hilaren 20an, eta ostegunean, hilaren 21an, 19:30ean, emanaldi banarekin.