Kultur gabonak: Desioak clowna - MONDA eta LIRONDA Eguna: 3 de enero. Ordua: 18:00. Auzoa: Abando. Lekua: Centro Municipal. Diziplina: Clown. Monda eta Lironda pailazoek desio asko dituzte, baina, zein ote da gogokoen gogokoen gogokoenena? Agian txorizo bokata erraldoia jatea, ispilu magikoa aurkitzea edo oilo bilakatzea? Umeekin primeran pasatzeko prest etorriko dira eta agian desio bat ala beste egia bihurtuko da.
Kultur gabonak: Mugarik gabeko magia - EVA MAGOA Eguna: Urtarrilak 3. Ordua: 18:00. Auzoa: Olabeaga. Lekua: Udaltegia. Diziplina: Magia. Eva magoak bere zenbaki magiko koloretsuak aurkezten ditu. Umeen parte hartze zabalarekin, magiak mugarik ez duela erakutsiko dio publikoari.
Abenduaren 16tik Urtarrilaren 4ra #HerriDenda, Bilboko herri mugimenduen azoka, bere ateak irekiko ditu. Pasa zaitez, ezagutu ezazu kolektiboen lana eta eraman itzazu gauza ederrak eta interesgarri haien sostenguari laguntzeko. #HerriDenda badator! Goizetan 11:00etatik 15:00rak arte, eta arratsaldetan 16:00retatik 20:00ak arte. - domeketan itxita- 21, 24 eta 31n arratsaldez itxita, eta 1ean goizez
54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira. Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart abenduak 13tik urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n goizez, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
Ikuskizunak 2024. urtea itxi eta 2025a irekiko du. 7 emanaldi izango dira guztira (abenduraren 28, 29, 30 eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5). 2024. urteari amaiera emateko eta 2025. urteari merezi bezala ekiteko, Pabellón 6eko eszenatokia telebista-plato bihurtuko da, eta bertan urte amaierako gala grabatuko da, URTE BERRI OFF ¡FELIZ 2025! komedia zoro eta originala.