54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira. Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart abenduak 13tik urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n goizez, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
Ikuskizunak 2024. urtea itxi eta 2025a irekiko du. 7 emanaldi izango dira guztira (abenduraren 28, 29, 30 eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5). 2024. urteari amaiera emateko eta 2025. urteari merezi bezala ekiteko, Pabellón 6eko eszenatokia telebista-plato bihurtuko da, eta bertan urte amaierako gala grabatuko da, URTE BERRI OFF ¡FELIZ 2025! komedia zoro eta originala.