Deustualdeko "Klown" Jaialdia: El día de Ramiro ikuskizuna otsailaren 14an 18:00etan San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegian. Ramiro matxinsalto baldar, dudati eta dibertigarri bat da. Goiz batean, kutxatik irten eta egun osoko bidaia egitea erabakiko du. Zer abentura biziko ditu? Familia osoarentzako ikuskizun honetan, narrazioa, txotxongiloak objektuekin, klowna eta zuzeneko musika elkartzen dira kutxa handi batetik ateratako miniaturazko mundu bateranzko bidaia bat kontatzeko.
Otsailak 14, ostirala, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia. XAVIER CASELLAS. "Vocalese Voyage". Xavier Casellas: ahotsa / Jaume Vilaseca: teklatuak / Dani Pérez: gitarra/Matías Míguez: baxu elektrikoa / Robert Castelli: bateria. Estatuko jazzaren bokalista handienetako bat den Xavier Casellasen azken lana; atzera begirako bidaia bat da, esperientzia musikal desberdinenetatik hasi eta jazzaren bidez istorioak kontatzeko gai den ahots propio baten bilaketa eta garapeneraino. Proposamen hau jazzaren tradizioan oinarritzen da obra eboluzionatu eta moderno bat aurkezteko.
Otsailaren 14an, Biran, arratsaldeko 19:00etan BILBO WARS rap ebentoa 8 artista gazte norgehiagoka. 3€ (Instagram: ssoulmusicofficial); 5€ egunean bertan
Andrea Cegnaren "La grieta" proiekzioa egongo da otsailaren 14an 19:30ean Zirika! Herri Gunean.
Suziri x Selecta. Eleketronika harrapakariak otsailaren 14an 20:00etan Bilborocken. Sarrera dohainik / Entrada gratuitaAntolatzailea / Entidad organizadora: BILBOKO UDALA - GAZTERIA ETA KIROLA SAILAErakundearen webgunea / Página web: bilbaogazte.bilbao.eus; instagram.com/suziri_Euskarazko jarduera / Evento en Euskera: EZ/NOUmeentzat / Infantil: EZ/NO
Impro show "AL PUNTO" egongo da otsaialren 14an 20:00etan Hika Ateneon Aratxo Angulo aktore eta clown-arekin, eta Uli musikari,artista eta La tokokera teklistarekin.
DEWOLFF kontzertua egongo da otsailaren 14an 21:15ean Santana27 Aretoan.
BRYTIAGO + DJ'S INVITADOS Dj saioa egongo da otsailaren 14an 00:00etan Santana27 Aretoan.
UN TRANVÍA LLAMADO DESEO antzezlana egongo da otsailaren 14tik 15era Arriaga Antzokian. Erabat modernoa eta garaikidea izaten jarraitzen duen lan klasiko bikainaren irakurketa berria. Un tranvía llamado deseo (1947) Estatu Batuetako XX. mendeko dramaturgiako puntako lanetako bat da, klasiko bikaina, eta gaur egun erabat modernoa eta garaikidea izaten jarraitzen du, lehen estreinalditik hirurogeita hamar urtetik gora igaro diren arren. Tennessee Williamsen maisulan honek Pulitzer Saria irabazi zuen Dramaren kategorian, eta Blanche DuBoisen eta Stanley Kowalskiren historia kontatzen du. DuBois handitasun-delirioak dituen Estatu Batuetako hegoaldeko dama bat da, berak asmatutako munduan bizi dena, pinpirina, harroa eta desorekatua; haren koinatu zakar Kowalski etorkin-klase proletarioko kidea da, garai hartan Estatu Batuetako gizartean gero eta eragin eta erabakimen handiagoa zuen klasekoa, alegia. 14/02/2025 19:3015/02/2025 19:00
DÍAS ESTUPENDOS Gazte Konpainiaren antzezlana 2024aren hasieran estreinatu zen, Pabellón 6en, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan biran aritu ondoren, Pabellón 6era itzuliko da, 6 emanaldi eskaintzeko, otsailaren 14tik 23ra.DÍAS ESTUPENDOS, udari buruz hitz egiten duen Alfredo Sanzolen testua da. Pieza istorio txikietan oinarrituta dago eta udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua ekartzen ditu gogora. Gainera, eguneroko bizitzako errutinatik kanpo proiektatzen ditugun adiskidetasunari, harreman pertsonalei eta fantasiei buruzko hausnarketa proposatzen du. Antzezlana, ohi bezala, ostiraletik igandera antzeztuko da eta sarrerak www.pabellon6.org webgunean eskuragarri daude. Ostiral eta larunbatetako emanaldiak 19:30ean izango dira eta igandekoak 19:00etan.