BILBOKO ARATUSTEAK 2025 🎠Farolin eta Zaranbolasen aurkezpen antzerkia egongo da otsailaren 27an.
FAROLIN ETA ZARANBOLAS. TXIRENADAK antolatu du Orden Bocherak otsailaren 27an 12:00etan Bira Kulturgunean.
Altxa Burua hitzaldiak Kirikiño Ikastolan. Azkena otsailaren 27an izango da 17:00etan Kirikiño Ikastolako Areto Nagusian. Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia. Hizlariak: Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal ZEOS programa, zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen
19:00 - KalderapekoARIMA ETA BIHOTZA / Mikel Losada – Anje Oregi / 15’Sinopsia: 2060. urtean gaude. A eta B elkarrekin bizi dira Lezoko etxe batean. B azken boladanaztoratuta dabil A erabat alfertuta dabilelako; gero eta narrasago, dezente (edo indezente)alprojatuta. B sumintzeraino nazkatu da bestearen jokaerarekin. Izan ere, B sinistuta dago A robota dela, berak bere poltsikotik erositako robota, etxeko zereginak egiteko eta beste hainbat kontutan lagungarri izan zedin. A, berriz, pazientzia galduta dabil azken aldian, B robota erosi zuen orain urte erdi etxeko zereginetan lagundu ziezaion, baina egunak dira, akatsen bategatik edo, B sinistuta dagoela pertsona normala dela.20:00 – 7Katu gaztetxeaHEROIAREN MINA / Gaizka Chamizo / 15’Sinopsia: Publikoarekin hartu emanean, bakarrizketa bat. Burdinezko barra hotz batekin dantza bat. Maitasun erromantikoari jake mate egiten dion eszenaratze gordina. Zuzen-zuzenekoa, gezurrik edo erdibideko egiarik gabekoa.
Lear: entre la vida y la muerte antzezlana egongo da otsailaren 27an 19:00etan Basurtu Udaltegian. COMPANYIA DEL BAC Zer gertatuko litzateke Lear erregearen emanaldi batean, aktore protagonistak dei bat jasoko balu ospitaletik eta bizitzeko ordubete geratzen zaiola esango baliote? Horixe gertatuko zaio aktore honi. Zer egingo du azken ordu horretan ikus-antzezleen aurrean? Hilko da ala biziko da? Heriotzaren zain dagoen gizaki baten goitik beherako aldaketa izango du zuzenean.
ADELE SAUROS laukotearen kontzertua egongo da otsailaren 27an 20:00etan Jazzon Aretoan. Adele Sauros: saxo tenorean eta sopranoan Toomas Keski-Säntti: pianoan Vesa Ojaniemi: kontrabaxuan Tuomas Timonen: baterian
Pinpilinpussies taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 27an 20:15ean Kutxa Beltzan.
Bengo -“Belharra tour” + AimarZ taldeek kontzertua eskainiko dute otsailaren 27an 21:30ean Kafe Antzokian.
Jaialdiak hitzaren inguruko topagunea eratzen du urtero, fikzioaren, poesiaren, saiakeraren eta nobelaren bidez, eta literatura garaikideko erreferenteek eta egungo narratibako ahots berriek parte hartzen dute.
Farolin eta Zaranbolasek Bilbo koloretsu eta alaia bihurtuko dute Bilboko Aratusteetan. Otsailaren 27an hasi, eta sardinarnen hiletarekin bukatuko dira martxoaren 4an. Aurtengo Farolin eta Zaranbolas Josu Camara eta Oihana Bartra izango dira.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa: ISILTASUNAREN LEGEA kontzertua egongo da otsailaren 27an eta 28an 19:30ean Euskalduna Jauregian. Wayne Marshal bikainak hala pianoan nola zuzendaritzan katedra ezarri duen bi konpositoreei eskainitako programa ekarriko digu: Gershwin eta Bernstein. Pianotik Bigarren Rapsodia zuzenduko du, in blue ospetsua baino ezohikoagoa, eta Bernsteinen Divertimento eta zinemarako bere lehen partitura zirraragarria: Elia Kazanek On the Waterfront bikainerako eskatu zion musika.