Autodefensa: Manual para destapar a un infiltrado aurkezpena egingo dute martxaoren 8an 12:00etan Ekoetxean.
Bilboko Itaiak mobilizazioa egingo du marxtaoren 8an Eliptika Plazatik, 12:30ean, MATXISMOAREN AURREAN, EMAKUME LANGILEOK BORROKARA! lelopean. Jarrera erreakzionarioen eta matxisten aurkako borroka oraindik kaleetan dagoela erakusteko unea da eta bide horretan, emakume langileoi dagokigu lehen lerroa hartzea.
Martxoak 8, auzoetako zutabeak: - Bat Errekaldetik aterako da 17:30ean, Amezolako biribilgunean Irala eta Miribillako emakumeak batuko ditu, eta Indautxukoek 17:45ean bat egingo dute Indautxu plazan. - Beste bat 17:00etan aterako da Santutxutik Otxarkoagakoekin batera, 17:30ean Alde Zaharrarekin elkartuko da San Anton zubian, Bilbi plazatik igaroko da 17:40an eta 17:45ean SanFrantziskoko Mariaren Bihotza plazatik pasatuko da. - Beste zutabe bat: 16:30ean Zurbaranbarritik aterako dena eta Uribarrikoekin Traukon batuko dena 17:00etan. - Eta azkenik, beste bat Deustutik aterako da Done Petri plazatik 17:45ean.
Faxismoaren kontra, ausardia feminista! lelopean, mugimendu feministak Bilboko kaleak hartuko ditu larunbat honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Martxoaren 8an, BATASUNA ARRAIZBIDE DANTZA TALDEAk erromeria eskainiko du Artazu Goikoa Auzoan (Errekalde), arratsaldeko 18:00etan.
HE MAGNETICS kontzertua egongo da martxoaren 8an 21:00etan Nave9n.
Apuntatu data, prestatu zuen mozorroak…URIBARRI ETA MATIKOKO INAUTERIAK HELDU DIRA!! Martxoaren 7an eta 8an auzoa gertakari historikoz beteko da! đźŽ
Bilboko SANTUTXUKO auzoak inauteriak ospatuko ditu martxoaren 6tik 9ra. Asteburuan zehar, hainbat jarduera egongo dira publiko guztientzat.
Bilbo musika klasikoaren europar epizentroa bihurtuko da martxoaren 7tik 9ra. Guztira, 70 kontzertuko programa bat eskainiko da 1.500 interprete baino gehiagoren parte-hartzearekin.
LA RAÍZ taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 7an eta 8an 21:30ean Miribillan.