Bi arazo handik zeharkatzen dute hezkuntza sistema kapitalista: batetik, gizarte osoan zehar hedatzen ari diren ideia erreakzionarioak hezkuntzara ere iritsi dira. Bestetik, ikasle langileon egoera urtez urte okerrera doa. Horren aurrean ikasleok ezin dugu beste alde batera begiratu. Horregatik, martxoaren 13an ikasle greba egiteko hautua egin dugu, urgentziazkoa delako hezkuntzan gorada erreakzionarioari aurre egitea, hezkuntza eredu klasista eta segregatzaileari aurre egitearekin batera. Zentzu horretan, martxoaren 13an, manifestazioa deitu dugu 12:00etan, Eliptika Plazatik abiatuta.
Europa Leagueko final zortzirenak: Athleticek AS Roma taldearen aurka jokatuko du martxoaren 13an, 18:45ean San Mamesen.
EL ARTE DE LA ENTREVISTA antzezlana egongo da martxoaren 13an 19:00etan Begoña Udaltegian. KRONOS ANTZERKI TALDEA Familia-sekretuak ezkutuan egon dira harik eta, irakasleek proposatutako ariketa bat egiteko, bilobak amamari elkarrizketa egin eta sekretu horiek guztiak aireratzen diren arte… Eta horrek ondorioak dakartza.
Proiekzioa eta eztabaida: Bilbao, medio ambiente, memoria y futuro, martxoak 13, osteguna, 19:00etan Ekoetxean (Pelota kalea 5, behea – Bilbo) Hizlaria: Mikel Toral, dokumentalaren zuzendaria.Sintesia: Dokumentalean, Bilbo ekologikoago baten aldeko borroken balantzea egiten da, baita mugimendu ekologisten ekarpen nagusiak, aurrerapenak, zailtasunak eta etorkizuneko erronkak ere. Dokumentalean erlazio dialektikoa ezartzen da ekologisten eskarien eta erakundeek ingurumenaren alde eta hura hobetzeko emandako erantzunen artean, 1968tik gaur egun arteko hamarkadetan. Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia.
ROMAIN PILON hirukotearen kontzertua egongo da martxaoren 13an 20:00etan Jazzon Aretoan. Romain Pilon: Gitarran Jeff Denson: kontrabaxuan Fred Pasqua: Baterian