Martxoaren 20an Euskal Herrirako Hezkuntza Propio bat behar dutela aldarrikatzeko mobilizatuko da Ikama.⤴️📢Batu hiriburuetako deialdietara.Martxoaren 20an Euskal Herriko kaleak beteko dituzte ikasle borrokaren ohiuz! #M20IkasleGreba
LORALDIA FESTIBALA PAUSE kontzertua egongo da martxoaren 20an 19:30ean Sociedad Filarmónica de Bilbaon. XABIER ZEBERIO, IÑAR SASTRE, AITOR ETXEBARRIA eta EÑAUT ZUBIZARRETA “Intimista, pausatua eta barea, sakona eta era berean lebitatzailea, emozioen ertzak kilimatu eta leuntzen dituen lan biribila da Pause”. Horrelaxe definitzen du Harkaitz Canok Xabier Zeberiok egin duen lehen lan bakarka. “Atmosfera hori egiten da atrezzo soiletik eta gure arretaren erdigunean ipintzen da: lanbroz ehundutako animo egoera horiek inguratu eta gatibatu egiten gaituzte oharkabean, eta jada ez dugu giro horretatik irten nahi.”
1000MODS + FRENZEE taldeek kontzertua eskainiko dute martxoaren 20an 20:00ean Stage Liven.
Norbanakoen izen-ematea ireki eta bosgarren egunera Bilboko Euskaraldiak aurkezpen publikoa antolatu du bilbotarrak ariketan parte hartzera gonbidatzeko.
Los Punsetes 20. urteurrena ospatuko dute martxoaren 20an 21:30ean Kafe Antzokian.
Martxoaren 19an eta 20an musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzeko, eta LGTBIQ+ kolektiboko musikaren sortzaileak eta profesionalak ikusarazteko aukera egongo da La Sinsorgan eta Bilborocken.
BILBAOPOESÍAK urtero LORALDIA Jaialdiarekin duen lankidetzarekin egindako "Sukramarkus" lanak emango dio hasiera jaialdiari gaur, hilak 14. Martxoaren 22ra arte luzatuko da , literatura- eta musika-programazio zabala eskaintzen duen jaialdi hau.
Deustuko Jaietako kontzertuak: Martxoak 14: Orekka Martxoak 15: Olatz Salvador eta HMNDK etxera Martxoak 20: Andoni Oilokiegi Martxoak 21: Gautegun erromeria Martxoak 22: Moonshine Wagon eta Iranjaise Martxoak 23 Sedientos de cumbia