‼️MOBILIZAZIOA🗓️ 📍Martxoaren 28an, 18:30etan, Errekaldeko plazatik, mobilizazioa antolatu dute.Etxarri Gaztetxearen desalojoa gelditzeko eta gaztetxeen defentsan, batu mobilizaziora!Etxarritik ez dira pasako!
Martxoak 28 ostirala - 19:00SANTUTXU Udaltegia Maialen Lópezek eta Iñaki Goikoetxeak 7 hilabetetan Hego Amerikako 9 herrialde (Argentina, Txile, Uruguai, Brasil, Paraguai, Bolivia, Peru, Ekuador eta Kolonbia) zeharkatu dituzte. Euskal Herria eta euskal kulturarekin lotura duten istorioak jaso dituzte protagonistei egindako elkarrizketen bidez.
ANODINO TEATROA XIII. Umorezko Antzerki Erakustaldiaren barruan OBSOLETUS antzezlana egongo da martxoaren 28an 19:00etan Errekaldeko Udaltegian.
LORALDIA FESTIBALA ZIZINDURRUNKARRATZ filma egongo da martxoaren 28an 19:30ean Bizkaia Aretoan. Zinemagile batek (Oskar Alegria berak) bere herriko artzainek mendira egiten zuten transhumantzia bidea berreskuratzea erabaki du, baina ez du aurkitzen ibilbide zehatza adierazteko lekuko bizirik. Asto bat hartu eta ausardiaz bideari ekin dio.
Drum & Bass Gaua egongo da martxoaren 28an gaueko 01:00etik aurrera Kutxa Beltzan. TETO (MAD/BCN. Melting Pot rds. Vinyl set) + MDF (SVQ) b2b REIO (MAD) (Vinyl set) + RAE (EH) + MORE JAIA dj’s.
Belaunaldien arteko harremanari eskainitako hirugarren edizioa egingo da Bilbon, martxoaren 24tik 28ra. Bizitzaren bigarren erdiarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituen zinema eta pentsamendu jaialdia da.
CINCO GOLONDRINAS, Pabellón 6ekoGazte Konpainiaren azken ekoizpena,BBK SALAn estreinatu ondoren, Pabellón 6era pasatuko da. Bertan, martxoaren 21etik apirilaren 6ra egongo da ikusgai. CINCO GOLONDRINAS Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren ekoizpen berria da, eta 2015ean sortu zenetik bederatzigarrena jada. Proiektu honek arte eszenikoetan trebatua den eta profesionalizaziorako bidean dabilen gazte multzo bat hautatzen du urtero, eta gazte horiek ikuskizun berri bat sortzeko prozesu osoan babesten ditu. Gazte Konpainiaren 2025eko promozioa, 30 urtetik beherako bost interpretek osatzen dute: Markel Urrestarazu, Nerea Sanz, Aritz Castillo, Nora Urdanpilleta eta Pino de Pablos.