Aurten ere elkartasun Eguna ospatuko dute Uribarrin apirilaren 26an, Oskar eta Liher kideei eta gainontzeko Euskal Preso eta Iheslariei elkartasuna adierazteko eta haien etxeratzea aldarrikatzeko. Beste urte batez, gatazkaren ondorioen konponbidean aurrera egiteko baldintzak sortzen ari gara, baina bururaino eramateko presoak eta iheslariak gurekin behar ditugu, familian, lagunen artean, auzoan. Euskal Preso politiko eta iheslari guztiak etxean izan arte1
Apirilak 26 larunbata - 12:30Karmelo Plaza - SantutxuSarrera librea aforoa bete arte Otso Izugarriak zorte txarra du. Dena gaizki ateratzen zaio. Ez du janaririk aurkitzen, eta aurkitzen duenean, janariak barre egiten dio, ihes eginez. Txerrikumeek, antxumeek eta Txanogorritxuk berak erraz lortu zuten iskin egitea! Noizbehinka, Otso Izugarriak ihes egiten uzten die, batzuetan penagatik, bestetan kariñoa hartu dielako. Gauzak horrela, inork ez dio beldurrik. Eta hori guztia gutxi balitz bezala, Txanogorritxuren amonak supereskopeta bat erosi du. Jada ezin du atso zahar bat ere jan! Zer egingo du otso koitaduak bizirauteko?
Apirilak 26 larunbata, 20:00 SUPITUKI Antzerki inprobisatua Alderantzizko sarrera
Apirilaren 26an, SALBATZAILE DANTZA TALDEAk Dantza ikuskizuna eskainiko du Santiago Plazan (Zazpi kaleak) arratsaldeko 20:00etan.
Swing Nights Jazzon Aretoan apirilaren 26an 20:00etan. BILBI SWING BAND + DJ Marcos Salcines: pianoan Juan Luis Castaño: baterian Fran Serrano: kontrabaxuan
LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldeak kontzertua eskainiko du apirilaren 26an 20:30ean Santana27 Aretoan (Gold Sala).
J Abecia kontzertua Stage Liven taldeak kontzertua eskainiko du apirilaren 26an 21:00etan Stage Liven.
PARA FIESTA UN BOLLO festa antolatuko dute apirilaren 26an 21:00etatik 03:00etara Badulaken. Sarrerak 7€ - Edaria barne: Garagardoa edo kalimotxoa. Antolatzaileak: La Sinsorga
KINKY BWOY (A mi aire 20. urteurrena tour) + Chusterfield taldeek kontzertua eskainiko dute apirilaren 26an 21:30ean Santana27 Aretoan (Blue Sala).
Dylan Tributuak – A Complete Unknown - kontzertua eskainiko du apirilaren 26an 22:00etan Kafe Antzokian.
Apirilaren 11tik maiatzaren 11ra arte izango da eta asteburu bakoitzean lau pieza ikusgai egongo dira. Antzezlanek umorea, drama, musika zuzena eta gai absurdoak uztartuko dituzte, baina betiere antzerkiaren mugen barruan.