“Euskal kultura harrobi gosez: hezitzaileak eta irakasleak bidelagun” izango da jardunaldi honen izenburua. Bertan, irakasle eta hezitzaileek euskal kultura eskolara eramateko estrategiak partekatuko dituzte Euskal kulturaren erronkei aurre egiteko baliabideak, formazioak eta praktika onak aztertuz.
CUENTA ATRÁS atzezlana egongo da maiatzaren 8an 19:00etan Begoña Udaltegian. BANARTE ANTZERKI TALDEA Ertzaintzaren Operazio Berezien taldea ume baten desagerpen bitxia ikertzen ari da. Ez dago susmagarririk, ez zantzurik, ez eragingarririk, ez aldarrikapenik, ez erreskate-eskaerarik ere. Halako batean, bahitzaileak web-helbide bat argitaratuko du, umea erakusten duela, eta 30 minutuko tarteaezarriko du kasua konpontzeko. Atzerako kontaketa dramatikoak ertzainen eta gertaeren berri zuzena daukan amaren etsipena sorraraziko du… Amaiera ere halabeharrezkoa izango da.
Bilboko Udalak antolatutako jaialdia maiatzaren 2tik 10era bitartean izango da eta irudi gisa, Leatherface ikonikoa izango du, Tobe Hooper-ek zuzendutako La matanza de Texas filmeko pertsonaia
Maiatzaren 8tik 11ra Indautxuko Jaiak izango dira! ❤️💚💛💜💙🖤 2016tik auzoari koloreztatzen…🥳🥳🥳
Hamar egunez, pantailetan ere, euskaraz bizitzeko erronka da Pantaialdia. Maiatzaren 6tik 15era ospatuko dute bigarren edizioa eta izena emateko epea jada zabalik dago.