Maiatzaren 20an, 18:00etan, Bilborocken komunikazio inklusiborako eta herritartasun globalerako erronkak.
Zineforum honek eta ondorengo solasaldiak Euskadiko memoria demokratikorako mugimendu dinamiko eta transzendentalenetako bat jartzen du fokuan, auzo-mugimendua. Maiatzaren 20an Golem Alondigan arratsaldeko 18:30ean. Euskadin, eta bereziki Bilbon, auzoetako aktibismo sozial eta politikoa garrantzitsua izan da demokrazia eta estatu soziala eraikitzeko. Hala ere, frankismo berantiarra eta Euskadiko trantsizioa markatu duten beste fenomeno batzuek ezkutatu egin dute. ‘El 47’ filma baliagarria izan da Estatu osoko trantsizioan auzo-mugimenduari ikusgarritasunaemateko. Jarduera honekin, Gogorak hurbilketa bat egin nahi du Bilbon gertatutakoa azalduz, Euskadiko mugimendu horren adibide gisara, kolektibo horiek eta haien aktibismoa Euskadiko memoria demokratikoan txertatzeko. ‘El 47’ luzemetraiaren emanaldiaren ondoren (Marcel Barrena da zuzendaria eta Eduard Fernandez aktore protagonista) hasiko da solasaldia.
NOBELA BELTZA GERO ETA KOLORE ANITZAGOKO PAISAIAN Udaberri beltza hitzaldi zikloaren hirugarren saioa eskainiko du Aingeru Epaltzak maiatzaren 20an 18:30ean Foru Liburutegian.
ARNAU & THE HONKY-TONK LOSERS MAIATZAK 20 - 19:00 Casilda Iturrizar parkea, ABANDO 2022an sortutako banda, honkytonka, americana eta country-rocka lantzen dituzte folk ukitu batekin. Banda hau bere jatorrizko errepertorioaren egiazkotasunagatik eta zuzeneko dinamikoetan erakusten duen energiagatik nabarmentzen da.
Mundua azkar aldatzen ari da. Orain arteko nazioarte ordena hautsi da, indar militarraren erabilera normaltzen doa. Trantzisio geopolitikoa martxan dago. Boterearen birbanaketa, gatazkak, tentsioa, Ameriketako Estatua Batuen boterearen gainebehera, mendebaldearen dekadentzia, krisi ekologikoa...Arriskua argia da, guda bilakatu daiteke gatazka horien guztien soluzio? Hau eta gehiago, maiatzaren 20an 19:00etan liburu aurkezpenean!LILURAREN KONTRA. Trantzisio geopolitikoaren argi-ilunakIDAZLEA: Martin Arbeo SarriugarteInformazio gehiago: https://www.argia.eus/multimedia/solasaldiak/liluraren-kontra-trantsizio-geopolitikoaren-argi-ilunak
BIONBO OSTEKO LITERATUR SOLASALDIAK Biran maiatzaren 20an, 19:00etan. Eneko Bidegainen “Bichta éder” (Elkar, 2023) aztertuko dugu Mikel Antzak gidatua. Saio irekia etorri nahi duten guztientzat Sarrera librea
Gaurkotasunarekiko topaketak: El problema de la vivienda Maiatzaren 20an 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean. Javier Burón (abokatua. NASUVISAko zuzendari kudeatzailea)Mikel Reparaz (moderatzailea)
SILVIAk eta SALVADORrek kontzertua eskainiko dute maiatzaren 20an 19:30ean Arriaga Antzokian. Lagun eta inspirazio komunen zuzeneko ospakizuna. Sílvia Pérez Cruzek eta Salvador Sobralek bat egin dute ahaztezina izango den proiektuan. Bi abeslari eta musikagileak kantu berriak zuzenean aurkeztera datoz Arriaga Antzokira. Argi islatzen da bi lagunek haratago eraman nahi dutela euren adiskidetasuna, eta sormenaren arloan ere partekatu nahi dutela. Proiektua lagun eta inspirazio komunen ospakizuna ere bada: Sílviaren eta Salvadorren gertuko konpositoreak izango dira disko honen errepertorioko protagonistak, diskorako pieza berriak idatzi baitituzte.
OTELLO opera kontzertua egongo da maiatzaren 20an 19:30ean Euskalduna Jauregian. Ezinbesteko obra da, hasierako lehen konpasetik bertatik bukaeraraino musika-indar liluragarri eta etengabeak zeharkatuta dagoena. Istorio tragiko eta betiereko honetan, maitasuna, jeloskortasuna, arrazakeria, handinahia, manipulazioa eta engainua errepertorio verdiarraren azken-aurreko obran uztartzen dira. Musika Francesco Ivan Ciampa zuzendari italiarraren esku egongo da, zeinak, Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz. Agertokian, ABAO Bilbao Operaren ekoizpena, Ignacio Garcíak sortua eta 2015ean estreinatua. Eszenografia zaindu, soil eta dotorean, haute couture jantzi ikusgarriak izango dira, oso koloretsuak eta xehetasun dotorez josiak, Lorenzo Caprile diseinatzaile bikainaren eskutik.
Last Train taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 20an, Europa Leagueko aurretiko festan, 21:00etan Azkena Aretoan.
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. Elkar mugituz egingo dugu lelopean, berrikuntzekin dator Euskaraldia.
Jai berezi honek hainbat jarduera eskainiko ditu maiatzaren 20 eta 21ean: UEFAren garaikurra ikusteko aukera, finalisten elastiko ofizialak, futbol desafioak, DJ kontzertuak eta herri kirolen erakustaldiak. Kresala taldeak eta Sama Siku fanfarreak giro berezia emango diote ekitaldi.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |