Maiatzaren 22an, Bilboko Institut français-ek Kultur Aniztasunaren Eguna+1, gure hiria aberasten duten kulturen ospakizun-jardunaldiari hasiera emango dio. Kultur trukea sustatzea helburu duen ekitaldi honek hainbat jarduera eskainiko ditu, dantza eta musikaren bidez ospatuz. Dantza tailerrak + kontzertuak: Taghufi band + Tarisko + DJ performance Vitamlyn + Patt Canhoto.
Etorri gozamenaren feminismoari eskainitako arratsalde bat ospatzera, mokadutxoarekin, musikarekin, elkarrizketarekin eta Afrosesion gorputz mugimenduko tailer batekin, Kumaren eskutik. Barre egiteko, askatzeko eta eguneroko plazerrak ikuspegi feminista eta kolektibo batetik ospatzeko hitzordua izango da, Pikara Magazinekin Ez da beharrezkoa dantzan jakitea, gorputza mugitu eta ondo pasatzeko gogoa izatea bakarrik! Maiatzak 22, 18:00-20:00, Ekonopolon (Harrobi Plaza)
GABRIEL ARESTIREN AURPEGI ANITZAK: Gabriel Arestiren poesia soziala hitzaldia eskainiko du Paloma Rodríguez-Miñambresek maiatzaren 22an 18:30ean Foru Liburutegian.
Los Sara Fontan taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 22an 20:15ean Kutxa Beltzan.
LA HABITACIÓN ROJA taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 22an da 21:30ean Kafe Antzokian.
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. Elkar mugituz egingo dugu lelopean, berrikuntzekin dator Euskaraldia.