Ekainaren 28an KUADRILLA EGUNA ospatuko dute Sanin! Parrillada 🍖, poteoa, jolasak 🍻🪀 eta kontzertua izango dugu! Jaietarako berotzen hasteko… 😈
Datorren larunbatean, abuztuak 28an, eguerdiko 12ean, Deustuko frontoian (Bilbo), Jonen Lagunak plataformak prentsaurrekoa deitu du Jonek bizitzen ari duen salbuespen egoera salatu eta mobilizazio berriak iragartzeko. Jon Mirena San Pedro, euskal preso politikoak, 30 urte baino gehiago eman ditu kartzelan. Urrian, estatu espainiarreko kongresuak, 7/2014 lege organikoaren eraldaketa onartu zuen eta honen ondorioz, Jon Mirenari estatu frantsesean bete dituen urteak batuz gero kalean egon behar zen aspaldian.
Ehgamek bat egin du E28 Koordinadorak deitu duen manifestazioarekin, eta berriz ere kalera aterako dira, sexu askapena eta harrotasuna aldarrikatzera. Egunari begira, Ehgamek manifestua argitaratu du.
XIV. BILBAO TRIATHLON izango da ekaianren 28an 15:30ean Itsas Museotik. HALF: 2 km igeri, 82,5 km bizikletaz eta 21 km lasterka OLÍMPICO: 1,5 km igeri, 45 km bizikletaz eta 10 km lasterka AQUABIKE: 2 km igeri eta 82,5 km bizikletaz
Ekainaren 28an, larunbata, Arde Bogotá, Amaia eta ETS taldeko Iñigo Etxezarretak kontzertu bat eskainiko dute doan itsasadarreko agertoki flotagarri batean, Bilboko Areatzako zubiaren ondoan. BBK banku-fundazioak, bere hamargarren urteurrenaren esparruan antolatzen duen ekitaldi berritzailea da BBK Ría. 18:00etatik 21:30era, musikak Areatzako ingurua beteko du esperientzia zoragarri batean, bi ertzetatik zein horretarako prestatutako itsasontzietatik. 18:15 - Iñigo ETS 19:30 - Amaia 20:30 - Arde Bogotá
BIHOTZ ALAI FOLKLORE TALDEKO MUSIKARIAK EKAINAK 28 - 19:00 Iruña kaleko Metro irteeratik, DEUSTU Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea duela 66 urte sortu zen, eta ordutik hona euskal folklorea lantzen eta hedatzen du, bai Deustun bai Euskal Herri osoan.
Ekainaren 28an, SALBATZAILE DANTZA TALDEAk erromeria eskainiko du Santiago Plazan, arratsaldeko 20:00etan.
Mystical Mountain showcase: Inshore Live Set + Faustin Texas + Redwine House B2B Eder Carter. Bilborocken ekainaren 28n 20:30ean.
2025eko ekainaren 23tik 30era izango da Zinegoak-en, Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 22. edizioa, eta Alondigako Bastida Aretoan ZG PRO jardunaldi profesionalak egingo dira: masterclass-ak, hitzaldiak eta networking topaketak. Ekainaren 27an eta 28an 10:00etatik 14:00etara.
🗓️ Ekainak 25-28📍 Abandoibarran, La Fundición aretoan eta @coavnbizkaia-nDrone dantzari bat, patinatzaile aztoragarri bat, mugimendua itsumustuka esperimentatzeko tailer bat, Kubako erritmoen eskola ireki bat Guggenheim ondoan…
LGTBI+ borroka aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu du Bilboko Ehgamek.
Zorrotzako udal kiroldegian izango dira aire zabaleko pistako Euskadiko Txapelketa Absolutua eta Sub23 txapelketa, ekainaren 28an eta 29an. Topaketa larunbat arratsaldean hasiko da, 16:00retan, jauziekin eta jaurtiketekin. 19:55ean amaituko da, taldekako probarekin, 100 metroetako lau atleta azkarrenak bilatuz. Igande goizean, goiztiarrenek gizonezkoentzako mailua jarraitu ahalko dute, eta 5 km-ko martxa egiten duten ausartak animatu. Bukaera 12:20an izango da, 200 metroen finalekin.
ERREKALDEKO JAIAK ospatuko dituzte ekainaren 27tik uztailaren 6ra🥳🤘
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 50 jarduera baino gehiago antolatu ditu ekainaren 23tik 20ra. Egitarauak proiekzioak, arte eszenikoak, topaketak, jardunaldi profesionalak, jaiak... biltzen ditu. Zazpi euskal film laburrek parte hartuko dute.