Asteazken honetan asanblada irekia antolatu du AZETek Mariaren Bihotza plazan 18:00etan.Hurrengo uztailaren 7an, auzoko familia bat, 5 seme-alabekin, etxegabetuak izateko arriskuan dago eta gelditzen saiatzeko auzoko babesa behar izango du.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, Sareak solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
BDZ-Bizkaia Nodoak Sidenor seinalatu dute Palestinako herriaren genozidioarekin bat egiten duela esanez, baina atzo bertan Israelgo armentzako altzairua saltzeari utziko diola iragarri zuen. Hala ere, gaurko elkarretaratzearekin jarraituko dute, 19:30ean Arriaga plazan, gardentasun osoa eskatzeko.
35 antzerki eta kaleko arte konpainien 59 emanaldik Bilbo artez beteko dute datorren ekainaren 30etik uztailaren 5era. Jaialdia Mama crea euskal konpainiaren Desiderata ikuskizunak inauguratuko du.
ERREKALDEKO JAIAK ospatuko dituzte ekainaren 27tik uztailaren 6ra🥳🤘