Euskal gehiego sindikalak deitutako elkarretaratzea egongo da abenduaren 16an, 12:00etan, Biribilean. Bertan ELA (Leire Estevez) eta LAB (Garbiñe Aranburu) sindikatuetako ordezkariek adierazpenak egingo dituzte eta bukaeran deialdi guztietarako prestatu den testua irakurriko da.
Desenredar para Crear: Narrativas y Nuevos Formatos de Video para el Activismo Feminista mdv. Topaketa Hika Ateneon abenduaren 16an, 18:00etan.
Berbaizu Euskara Elkarteak antolatutako irakurleen txokoan Patxo Telleria egongo da. Ai, gure juaneteak liburua izango da protagonista. Hitzordua abenduaren 16an izango da, 18:00etan hasita, Deustuko Liburudendan.
Desberdinak gara eta harro gaude MAUMA txontxongiloek ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 16an, 18:00etan, CASTAÑOS Udaltegian. Bi haurrek, Malen eta Peru ikaskideek, ikastolako lan bat egin behar dute elkarrekin, baina ez dira ondo konpontzen, oso desberdinak dira eta ez dira inoiz elkarrengana hurbiltzen, desberdina dena arraroa, arrotza egiten zaie eta ez zaie gustatzen. Irakasleak lana egiteko elkartzeko esan die, Malenek eta Peruk obeditu egiten dute, baina ez zaie ideia batere gustatzen.
DARABILBOk Yoga euskaraz tailerra antolatu du abenduaren 16an, 18:30ean, Bidarte Udaltegian.
🎶BILBAO MUSIKA🎶 📅 Gozatu Bilboko EMMko Musika Modernoko Sailaren konbo-kontzertuaz.Gitarra eta baxu elektrikoak, teklatuak, ahotsak eta zuzeneko bateria.📅Abenduak 16 | 🕖 19:00📍Bilborock🎟Sarrera doan
Abenduak 16 asteartea 19:00 - Bira KulturguneaBIONBO OSTEKO LITERATUR SOLASALDIAKMariluz Estebanen “Andrezaharren manifestua” liburuaren gainean Mikel Antzarekin. Saio irekia interesa duzuen guztioiSarrera librea
"Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean" zikloaren beste topaketa bat egingo da abenduaren 16an, 19:00etan, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Solasaldia euskaraz egingo da, "Sorkuntzaren zubiak: kazetaritzatik poesiara" izenburupean. Bertan, Itziar Ugarte eta Iñigo Astiz idazle eta kazetariek parte hartuko dute, Juanra Madariaga moderatzailerekin.
Músicas memorables hablarenarte elkarteak eta Christian Fernández Mirón artista eta hezitzaileak elkarrekin sortutako belaunaldien arteko proiektu bat da. Ahozkotasuna eta herri-kantua ditu ardatz, eta musika tradizionala eta garaikidea lotzen ditu. Abenduaren 16an, 19:00etan, Alondigako Auditorioan.
Terapia de grupo LEIRE ORBEk, SERGIO ARROZPIDEk ETA AXLOR RIEZUk bakarrizketak eskainiko dituzte abenduaren 16an, 19:00etan, Santutxu Udaltegian. Terapia de Grupo” funtzio bakoitzean bakarra eta errepikaezina den komedia inprobisatuaren ikuskizuna da. Hiru aktore, buru-argiz eta lotsagabekeriaz beteak, inprobisazio-joko batzuetan murgiltzen dira ikusleak, ikusleak behatzeaz gain, haien esku jartzen dira! Ikusleen erabaki bakoitzak eszenen norabidea aldatzen du, esperientzia ustekabez eta algaraz beteriko bidaia aurreikusi ezina bihurtuz.
Bilbao Musikak musikaz eta emozioz beteko ditu Gabonetako egunak, "Elur Malutak" ikuskizun bereziaren bi kontzerturekin. Proiektu hau dagoeneko klasiko bihurtu da urte amaierako ekitaldien artean. Bigarren kontzertua abenduaren 16an, 19:00etan, izango da Campos Elíseos Antzokian. Bertan, aurreko protagonistei Bilbao Musikako haur eta gazte abesbatzak gehituko zaizkie, Maite Olmos zuzendariaren gidaritzapean. Gainera, ekitaldia Jon Gómez Garaik aurkeztuko du.
Abenduaren 15etik urtarrilaren 3ra, Herri Dendak, Bilboko herri mugimenduen azokak hainbat gauza eskainiko ditu Zirika! Herri Gunean. Astelehenetik larunbatera egongo da irekita.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||