PIANO ENTZUNALDIA egongo da abenduaren 19an, 17:30ean, La Galeran.
Din, dan, don, Eguberri on! SORGINA TXIRULINA ipuin kontalaria egongo da abenduaren 19an, 18:00etan, ALTAMIRA Udaltegian. Saio honetan munduko gabonetako pertsonaien istorioa, Mari Domingiren ipuina eta zuhaitz txikitxo baten ipuinaz gozatuko dute umeek. Beti bezala, Sorgina Txirulina bere zeharkako txirulaz lagunduta arituko da.
Bidebarrieta Kulturguneak "Piano baten inguruan: batzen gaituena" izeneko kontzertua hartuko du abenduaren 19an, 19:00etan, eta horrekin itxiko da urtea. Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi eta Esther Barandiaran ditu protagonista, eta programan bakarlari gisa interpretatutako piezak eta bikote edo hirukoteetan elkartutako beste batzuk aurkeztuko dituzte. Gainera, musikarekin uztartuz, beren banakako ibilbideak eta esperientzia partekatua azaltzen diote publikoari. Azaldu dutenez, aukera berezia da bizitzari musikaren oparia eskertzeko eta haren inguruan topo egin izanaren zorte handia ospatzeko. Ana Pimentak eta Iñaki Salvadorrek zuzendu dute eta gidoia garatu dute ikuskizuna honetarako.
Innpalak lehen Gabonetako PALA txapelketa antolatu du Bizkaia Frontoian, 8 nazioarteko jokalarik elkar neurtuko dute. Hirugarren jardunaldia abenduaren 19an izango da, 19:00etan. Necol – Brefelvs Endika – Dariel
Bilbao Musika haur koruaren Gabonetako kontzertua egongo da abenduaren 19an, 19:00etan, Enkarnazio Elizan.
GABONETAKO AKORDEOI TOPAKETA egongo da abenduaren 19an, 19:30ean, La Galeran.
VANESA MARTÍNek kontzertua eskaniko du abenduaren 19an, 20:00etan, Miribillan. Miribilla emozioz, poesi az eta indarrez beteko da pop espainiarreko ahots ezagunenetako baten itzulera dela eta. Vanesa Martinek 2025eko bere bira Bilbon itxiko du, kontzertu berezian, eta bertan urte honetan argitaratzeko aurreikusita dagoen bere disko berriko, Casa mía, abestiak aurkeztuko ditu.Bilbon ez du soilik bere errepertorio berria eskainiko: bere ibilbideko kanta esanguratsuenetako batzuk ere abestuko ditu, besteak beste, Complicidad, Inventas, Te has perdido quién soy edo En el aire. Gau berezia izango da abesteko, sentitzeko eta istorio bakoitza artista paregabe baten eskutik bizitzeko.
💥Mix-A! Berezia Bilborocken🔛Soinu berriak aurkitzeko gaua:🔊@mamba_beat__🔊@gazzi.gazzi.gazzi🔊@elenafbarker.📅Abenduak 19 | 20:00🎟Sarrerak: 12/15 €→BIO👉Erosi sarrera eta egin bat festarekin.
AGUANIEVE + KIKE M + la Banda Absoluta taldeek kontzertuak eskainiko dituzte abenduaren 19an 20:30ean Santana27 aretoan (Sala Blue).
Sanirock Elkarteak kurtsoan zehar hainbat kontzertu eta ekitaldi antolatuko ditu SANI ROCK 2026 aurrera eraman ahal izateko. Hori dela eta, abenduaren 19an, 20:30ean, LEHENENGO HITZORDUA antolatu dute bi kontzerurekin Deustuko Gazte Lokalean:🎸 @bothhxc ta @obegotaldea🎟️ Gutxienez 5€Taldeen merch-az gain, Sani Rockeko kamiak eta toteak erosteko aukera egongo da!
Abenduaren 15etik urtarrilaren 3ra, Herri Dendak, Bilboko herri mugimenduen azokak hainbat gauza eskainiko ditu Zirika! Herri Gunean. Astelehenetik larunbatera egongo da irekita.
MadMapper Sarrera Tailerra egongo da abenduaren 18an eta 19an, 17:00etan, D8 Sorkuntza Faktorian. Antonio “ALPHAX”ek emanda, muntaia teknikoan eta ikus-entzunezko edukiaren sorkuntzan espezializatua, formatu handiko musika ikuskizunetan, antzerkian, dantzan eta kirol ekitaldietan. 🎯 Helburua: MadMapper programaren oinarrizko erabilera ikastea, proiekzioak hainbat gainazaletara egokitzeko.👥 Nori zuzendua: ikus-entzunezkoen munduan interesa duen edonori. Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutza, baina gomendagarria da bideomuntaiaren oinarrizko nocioak izatea.🛠️ Tailerraren edukia: programaren ezaugarri nagusiak azalduko dira eta adibide praktikoak egingo dira.
Baltseoan, kafe Antzokiko Gabonetako arratsaldekoak, abenduaren 12an, 19:00etan, Kafe Antzokian.
Wajdi Mouawad TODOS PÁJAROS antzezlana egongo da abenduaren 19an, 19:30ean, eta 20an, 19:00etan, Arriaga Antzokian. Sentimenduak, herentzia kulturala, maitasuna eta gorrotoa.... familiako historia bat, gatazkaren erdian.
Lovesong antzezlana, Pabellón 6en ekoizpen berria, Pabellón 6en egongo da abenduaren 19tik urtarrilaren 11ra, ostiraletik igandera, eta sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri. Abi Morgan galestar egilearen obra hunkigarri honen emanaldia da, zeina Sandra Maturanak egokitu eta zuzendu baitu, Euskadiko bere lehen zuzendaritza-proiektuari izan den honetan.Lovesong maitasunaz eta denboraren joanaz hitz egiten duen istorio bat da. Maggie eta Billyren bizitza du istorio honek ardatz, gaztaroko pasiotik hasita, berrogei urte elkarrekin igaro ondoreneko isiltasuna islatzeraino. Maggie eta Billy aste erabakigarri baterako prestatzen ari diren bitartean, iragana eta oraina etengabe nahasten dira, eta aurrez aurre jartzen dituzte haien bertsio gazteenekin, indarrez eztanda egiten duen oroitzapenen dantza batean. Itziar Lazkanok eta Felipe Lozak protagonisten bertsio helduak antzezten dituzte, eta Kepa Alesso eta Itxaso Sánchezek, berriz, pertsonaia horien bertsio gazteak hezurmamitzen dituzte.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa: EL SEÑOR DE LOS ANILLOS: EL RETORNO DEL REY kontzertua egongo da abenduaren 18an eta 19an 19:30ean Euskalduna Jauregian. Gabriel Erkorekaren lanik onenetakoa dugu Zuhaitz, obra horren hizkuntzaren modernotasuna usadioekin, naturarekin eta antzinakoarekin uztartu zuela; horretarako, Kalakan taldeko musikarien behar-beharrezko laguntza izan zuen. Mozartek tarte zoriontsu batez gozatu zuen Linzeko egonaldi laburrean, eta sinfoniarik liluragarrienetako bat eskaini zion hiriari. Bestalde, Ravelen musikak eta musikariaren haurtzaroko oroitzapenek osatzen dute programaren edertasun barea.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||