Olentzerorekin eta Mari Domingirekin hitzordua Gabon gauaren bezperan izango da, abenduaren 23an, asteartean, 17:30etik aurrera iritsiko baitira, Kalejira magikoarekin, Moyua plazatik Arriaga plazaraino. Galtzagorri Nagusia buru duen Galtzagorri-kuadrilla alaia ere ez da faltako, eta Bizkaiko hiriburura bisita egingo duten beste pertsonaia batzuk ere izango dira. Lehendabizi, Carlton Hoteletik jendea agurtuko dute eta bukatzeko, Arriaga plazan musika-ikuskizuna egongo da
Olentzero eta Mari Domingi Atxurira iritsiko dira abenduaren 23an, 18:00etan 🎁🎉❄️
Abenduaren 23an, hurbildu zaitez Olentzero eta Mari Domingi agurtzera Iralara, 19:00etan!🎄
Abenduaren 23an, urtero bezala, Neguko jaia izango dute Bilbo Zaharreko plazan. Musika, txokolatada… Olentzero zain dago!!! 🌌✨❄️⛄️
Abenduak 23 asteartea, 20:00EÑAUT ELORRIETAEñauten ibilbideko garai guztietako kantuak formatu akustikoan entzuteko aukera paregabea. Kontzertu bakan eta berezia.12€
EUSKOQUEENS antzezlana eskainiko du Uhinak taldeak abenduaren 23an, 20:00etan, Campos Eliseos Antzokian.
Abenduaren 23an, 21:00etan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira. Euskal Herriko musikari ezberdinak aurkitzen ditugu zuzeneko berezi honetan. Bertan 60 eta 70. hamarkadako soul musikaren izar handiei egingo diete gorazarre. Besteak beste Aretha Franklin, Ray Charles, Otis Redding, Etta James, Nina Simone edota Sam Cooke moduko artisten kantuak joko dituzte.
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetzan antolatutako programa abenduaren 22 eta 23, 29 eta 30ean izango da Euskararen Etxean. Izen Ematea azaroaren 10era arte egongo da zabalik.
Abenduaren 15etik urtarrilaren 3ra, Herri Dendak, Bilboko herri mugimenduen azokak hainbat gauza eskainiko ditu Zirika! Herri Gunean. Astelehenetik larunbatera egongo da irekita.
Euskalduna Jauregiak eta LETSGO-k gonbidatzen dizute familia osoarentzako abentura handi bat bizitzera abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra: El Mago de Oz, Andrew Lloyd Webberren musikala, Tim Ricen letrarekin. Metro-Goldwyn-Mayer-en klasikoan oinarrituta, ekoizpen berri honek ikusgarritasuna, emozioa eta tokiko talentua uztartzen ditu adin guztientzako esperientzia paregabe batean. Abenduak 23, 25, 26, 27, 28, 30, eta urtarrilak 1, 2, 3 eta 4: 19:30ean. Abenduak 24 eta 31: 12:30ean. Abenduak 27, 28, 30, eta urtarrilak 3 eta 4: 16:00retan. Abenduak 6: 19:00etan.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||