Iritzi artikulu batengatik espetxeratze arriskuan dauden gazteei elkartasuna adierazteko eguna igandean

uriola.eus 2014ko ira. 25a, 13:02

Iritzi artikulu bat idazteagatik epe laburrean espetxeratzeko agindua jasoko duten lau bilbotarrei elkartasuna adierazteko, Elkartasun Eguna prestatu dute irailaren 18an, igandea, Alde Zaharrean.

Aurreko astean egindako agerraldi baten bidez, auziperatuek jakinarazi zuten, Auzitegi Gorenak ez duela tramitera onartu Aitor, Maku, Julen eta Ziortzaren helegitea eta, hortaz, artikulua sinatu zuten seitik lau espetxeratuak izan daitezke. Auzitegi Nazionalak ezarritako urtebeteko kartzela zigorra bete beharko dute.

Lau gazteei elkartasuna helarazteko, Elkartasun Eguna prestatu dute igandean. Eguerdiko 13:00etan, elkartasun argazkia egingo da Etxebarrieta plazan eta ondoren, kalejira musikatua Alde Zaharreko kaleetan barrena.

15:00etan, bazkaria egongo da 7Katu Gaztetxean eta bertan parte hartzeko, Errondabide, Lekerika, Larrabetzu eta Ormaetxe tabernetan eros daitezke sarreak. Bukatzeko, 17:00etan, Fermin Balentziak kontzertua eskainiko du 7Katun.

[2014/09/16] Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"

[2014/09/16] Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"

[2014/09/19] Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko