STOP TTIP

Erabiltzailearen aurpegia STEE-EILAS 2014ko urr. 10a, 09:15

Ameriketako Estatu Batuak eta Europar Batasunak sinatu nahi duten Merkataritza eta Inbertsio Itunari deitzen zaio TTIP (siglak ingelesez). Atzerri-konpainiek edo multinazionalak Europa, Europako estatuen eta gobernu autonomikoen gaineko mekanismo eta lege transnazionalen ituna dugu TTIP.

Pribatizazioak zerbitzu publiko guztietara hedatu (osasuna, hezkuntza, kultura, garraioak, posta etab.); horrek guztiak jendarte eskubideen murrizketak dakartza, ezagutzen ditugun lan baldintzen deuseztatzea eta inguru giroaren krisia betikotzea litzateke itun honen helburua.

Hezkuntza merkantzia soila bihurtzeko arrisku handia ikusten dugu, merkataritza eta inbertsio itun honek gure sektorea komertzializazioaren eta pribatizazioaren presiopean jarriko luke, beraz, lanpostuen murrizketak eta egungo lan akordio, lan hitzarmen, eta eskubide sindikalak desagertuko lirateke.

Duela gutxirarte sekretupean izan diren negoziazioak filtrazio batzuei esker ezagutu dira eta dagoeneko Ameriketako zein Europako jendarte mugimendu guztiek gogor salatzen ari dira TTIP itunaren elkarrizketen gardentasun eza eta era berean, itunaren aurkako nazioarteko mobilizazio eguna ere antolatu dute, urriaren 11n.

Euskal Herrian ajenda arazoak direla eta, egun berean, besteak beste LOMCEren aurkako kalejirak egongo dira Hegoaldeko lau hiriburuetan, beraz gaur GUNEk ondoko ekitaldiak antolatu ditu, Bilbon: 10:00etan La Bolsan TTIPari buruzko hitzaldia eta 12:00etatik 14:00etara Merkatu Gardena Arriagan eta Iruñean Difusio Eguna.

STEE-EILASek arduraz jokatu nahi du, hezkuntza zerbitzu publikoa babesteko eta hezkuntza TTIParen elkarrizketa mahaitik kanpo egon behar duela aldarrikatuz.

Horretarako mobilizazio eta ekimenak bultzatuko ditugu eta baita ere Hezkuntza Sailburuari bilera eskatu.

TTIP HEZKUNTZATIK KANPO!!! TTIPri EZ!

 

 

[2014/10/09] Merkatu gardenaren alde

[2014/10/07] Europako TTIP hitzarmenaren aurkako elkarretaratzea urriaren 11an

[2014/10/07] Euskal Herrian merkataritza libreko tratatu trasatlantikoaren aurka agertu da Gune plataforma