2012ko abuztuan hainbat komunikabideetan argitaratu zuten gutuna. Alde Zaharreko Maite Perez ETAkidea gogoan zuen artikulua zen bere heriotzaren 25. urteurrenean. Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu Alde Zaharreko Aitor, Maku, Julen eta Ziortzaren helegitea eta, hortaz, artikulua sinatu zuten seitik lau lagun espetxeratuak izan daitezke. Auzitegi Nazionalak ezarritako urtebeteko kartzela zigorra bete beharko dute.
Gaurko burrunbada 20:00etan abiatuko da Unamunoko plazatik eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko ditu "Iritzia ez da delitua" lelopean.
[2014/09/16] Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"
[2014/09/16] Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"
[2014/09/19] Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko